Zer egiten dugu? - Kadinet
Zer egiten dugu?

Baliabideak
Kadinetek baliabideak diseinatzen ditu IKKS 2020 Arauan ezarritako baldintzak ezartzeko: sistematika estandarrak, baliabide dokumentalak, kudeaketa tresnak eta bideotutorialak, gaztelaniaz eta euskaraz. Programan parte hartzen duten ikastetxeetako zuzendari taldeentzat eta kalitate arduradunentzat eskuragarri dauden material eguneratuen biltegi zabala dugu.
Prestakuntza
Kadineten prestakuntza piluletan oinarritutako prestakuntza eskaintzen dugu, irakasle taldeek kudeaketa eremu guztietako berrikuntzak eta ikastetxeetako jardunbide egokiak ezagut ditzaten.

Prestakuntza pilulen katalogoa
Honako hauei buruzko prestakuntza eskaintzen dugu: Zuzendaritza eta estrategia, Irakaskuntza eta ikaskuntza, Hezkuntza komunitatea, Giza baliabideak eta baliabide materialak eta Pertsonak.

Prestakuntza Plana - Egutegia
Prestakuntza pilula ezberdinen programazioa ikasturteko Prestakuntza Planean jasotzen da.
Aholkularitza
Programan parte hartzen duten ikastetxeek aholkularitza mota desberdinen bidez arreta pertsonalizatua jasotzen dute.
-
Kalitate sareen mintegiak
KKS diseinatu eta ezartzeko fasean dauden ikastetxeei zuzendutako prestakuntza mintegiak. Ikastetxeek koordinatzaile bat dute beren KKSa garatzen laguntzeko eta aholkua emateko.
-
Ikastetxeen jarraipena
Aitorpena duten ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuaren KKS Arauaren arabera, Kaliatea Kudeatzeko Sistema mantentzen dutela bermatzeko jarraipen eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu.
-
Banakako arreta
Ikastetxeek banakako arreta eska dezakete bideo dei, telefono edo posta elektroniko bidez, zalantzak kontsultatzeko eta kudeaketa baliabideak eta tresnak ezartzeko laguntza eskatzeko.

KKSen ebaluazioa
Ikastetxeetako KKSen ebaluazio prozesua abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Aginduan arautzen da, kanpo auditoriak, zerbitzu arduradunak, faseak, eskaeren izapidetzea eta aitorpen motak.
Kanpo auditoretza aurretik, ikastetxeen eskura gida bat jartzen da. Bertan, jasotzen da kanpo auditoretzaren inguruko informazioa: epeak, eskakizunak, kronograma eta garapena.
Inprimaki honen bidez, ikastetxeek KKS ebaluatzeko eskaera izapidetu dezakete.
Eskabide eredua abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Aginduan jasotzen da.
Kalitate Bulegoak, Hezkuntza Departamentuaren KKS Arauaren arabera Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Kanpo Auditoretzak egiteko prestakuntza programa antolatzen du.
Aitorpenak
Ikastetxeek bi aitorpen mota dituzte: "Kalitatezko Ikastetxea" eta "Ikastetxe Bikaina". Zentro guztiek beren prozesuei lotutako sistematikak definitu behar dituzte, eta sistema horien hedapena zaintzeko beharrezkoak diren kontrol adierazleak ezarri.
"Ikastetxe Bikaina" aitorpena duten ikastetxeek baldintza gehiago bete behar dituzte, prozesuaren emaitzak definitu behar dituzte eta prozesuen kudeaketa eta etengabeko hobekuntza bermatu behar dute.
| HERRIA- IKASTETXEAREN IZENA | NOIZTIK: |
| CI Pam. Agroforestal II | 2020/2021 |
| CI Pam. Sanitaria - ESTNA II | 2013/2014 |
| CIP FP Lumbier IIP | 2013/2014 |
| CPEIP Ablitas S. Babil HLHIP | 2025/2026 |
| CPEIP Altsasu Zelandi HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Aoiz S. Miguel HLHIP | 2025/2026 |
| CPEIP Arantza HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Arbizuko Herri Eskola HLHIP | 2025/2026 |
| CPEIP Barañáin Eulza HLHIP | 2024/2025 |
| CPEIP Barañáin Los Sauces HLHIP | 2024/2025 |
| CPEIP Bera Ricardo Baroja HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Buñuel Sta. Ana | 2015/2016 |
| CPEIP Cadreita T. Bertrán de Lis | 2024/2025 |
| CPEIP Caparroso V. Soto HLHIP | 2019/2020 |
| CPEIP Cascante Sta. Vicenta María HLHIP | 2024/2025 |
| CPEIP Elizondo HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Etxarri-Aranatz S. Donato HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Fustiñana Stos. Justo y Pastor | 2025/2026 |
| CPEIP Lakuntzako Herri Eskola HLHIP | 2022/2023 |
| CPEIP Leitza Erleta HLHIP | 2023/2024 |
| CPEIP Lekunberri Ibarberri HLHIP | 2022/2023 |
| CPEIP Lesaka Irain HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Los Arcos Sta. María HLHIP | 2016/2017 |
| CPEIP Marcilla S. Bartolomé HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Milagro Ntra. Sra. del Patrocinio | 2023/2024 |
| CPEIP Noáin S. Miguel HLHIP | 2023/2024 |
| CPEIP Ochagavía HLHIP | 2025/2026 |
| CPEIP Olite P. de Viana HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Pam. Amaiur Ikastola HLHIP | 2022/2023 |
| CPEIP Pam. Cardenal Ilundáin | 2024/2025 |
| CPEIP Pam. Ermitagaña | 2022/2023 |
| CPEIP Pam. Hegoalde Ikastola HLHIP | 2025/2026 |
| CPEIP Pam. Paderborn-Lezkairu | 2022/2023 |
| CPEIP Peralta J. B. Irurzun HLHIP | 2023/2024 |
| CPEIP Pitillas HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Sarriguren II J. Lizarraga HLHIP | 2025/2026 |
| CPEIP Tudela Griseras | 2023/2024 |
| CPEIP Uharte-Arakil S. Miguel HLHIP | 2025/2026 |
| CPEIP Zubiri Gloria Larrainzar Eugi HLHIP | 2022/2023 |
| EOI Dist. Navarra | 2024/2025 |
| EOI Pamplona | 2024/2025 |
| EOI Tudela | 2024/2025 |
| IES Altsasu BHI | 2024/2025 |
| IES Burlada Ibaialde BHI | 2023/2024 |
| IES Estella Tierra Estella / Lizarraldea BHI | 2024/2025 |
| IES Pam. Basoko BHI | 2022/2023 |
| IES Pam. Mendillorri BHI | 2024/2025 |
| IES Pam. Padre Moret Irubide BHI | 2024/2025 |
| IES Sangüesa Sierra de Leyre BHI | 2020/2021 |
| IESO Carcastillo Valle del Aragón DBHI | 2014/2015 |
| IESO Cortes Bardenas Reales DBHI | 2020/2021 |
| IESO Garralda DBHI | 2022/2023 |
| IESO Pam. Iñaki Ochoa de Olza DBHI | 2025/2026 |
| IESO Pam. Iparralde DBHI | 2025/2026 |
| IESO Villava P. Atarrabia DBHI | 2023/2024 |
| HERRIA- IKASTETXEAREN IZENA | NOIZTIK: |
| CI Burlada FP | 2006/2007 |
| CI Pam. María Ana Sanz | 2008/2009 |
| CI Pam. S. Juan-Donibane II | 2006/2007 |
| CIP Altsasu FP Sakana LH IIP | 2015/2016 |
| CIP de Estella | 2009/2010 |
| CIP Elizondo LE IIP | 2020/2021 |
| CIP Pam. Donapea IIP | 2006/2007 |
| CIP Tafalla | 2006/2007 |
| CIP Tudela ETI Central | 2006/2007 |
| CIP Tudela ETI San Juan | 2025/2026 |
| CPEIP Beriáin | 2016/2017 |
| CPEIP Cintruénigo Otero de Navascués | 2009/2010 |
| CPEIP Cortes Cerro de la Cruz HLHIP | 2020/2021 |
| CPEIP Doneztebe S. Miguel HLHIP | 2018/2019 |
| CPEIP Lerín Dña. Blanca de Navarra HLHIP | 2016/2017 |
| CPEIP Pam. Mendillorri HLHIP | 2014/2015 |
| CPEIP Ribaforada S. Bartolomé HLHIP | 2015/2016 |
| CPEIP San Adrián Alfonso X El Sabio HLHIP | 2017/2018 |
| CPEIP Tudela Huertas Mayores HLHIP | 2019/2020 |
| CPEIP Villava Atargi HLHIP | 2014/2015 |
| CPEIP Villava Lorenzo Goicoa | 2014/2015 |
| IES Bera Toki-Ona BHI | 2006/2007 |
| IES Corella Alhama | 2008/2009 |
| IES Marcilla Marqués de Villena BHI | 2007/2008 |
| IES Pam. Iturrama BHI | 2006/2007 |
| IES Pam. Julio Caro Baroja BHI | 2006/2007 |
| IES Pam. Navarro Villoslada BHI | 2006/2007 |
| IES Pam. Plaza de la Cruz BHI | 2006/2007 |
| IES Peralta Ribera del Arga BHI | 2006/2007 |
| IES San Adrián Ega BHI | 2007/2008 |
| IES Tudela Benjamín de Tudela BHI | 2006/2007 |
| IES Tudela Valle Ebro BHI | 2006/2007 |
| IESO Azagra Reyno de Navarra | 2009/2010 |
| IESO Berriozar DBHI | 2007/2008 |
| IESO Cintruénigo La Paz DBHI | 2006/2007 |
| IESO Mendavia Joaquín Romera DBHI | 2018/2019 |
| IESO Noáin Elortzibar DBHI | 2017/2018 |
Proiektuak
Kadinet proiektuak deitzen diegu gure taldeak etengabe berritzeko eta gure sareko ikastetxeei zerbitzu bikaina ematen jarraitzeko egiten dituen barne proiektu guztiei.
Check list
Duela gutxi, Kadineteko baliabide sitesean IKKS Arauaren eskakizunak egiaztatzeko "Check list"-ak argitaratu dira.
2026/04/24
Aginte Koadroaren proposamen berria
Kadinetek Aginte koadroaren proposamen berri bat diseinatu du, KKSren "Ikastetxe Bikaina" ziurtagiria jasotzeko aukera duten ikastetxe publikoek eskaintzen duten zerbitzuaren hobekuntza modu arin eta errealistagoan bultzatzeko.
2026/04/14
Proiektu parte-hartzaile IRABAZLEA
2024/2025 ikasturtean kadinetek garatu beharreko proiektu parte hartzailea.
2024/07/10
Kalitatea Kudeatzeko Sistemen Programa
Kalitatea Kudeatzeko Sistemak Ezartzeko eta Mantentzeko Programak (KKSEMP) ikastetxeetan sistema horiek modu arin eta eraginkorrean ezartzea finkatzen eta arautzen du.