Kalitatea Kudeatzeko Sistemen Programa - Kadinet
Zer da KKSEMP?
Kalitatea Kudeatzeko Sistemak Ezartzeko eta Mantentzeko Programak (KKSEMP) abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Agindua du esparru.
Foru agindu honek Kalitatea Kudeatzeko Sistema arin eta eraginkorren ezarpena ezarri eta arautzen du, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen emaitzak hobetzera bideratuak.
Programan parte hartzea
Programan parte hartzen duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuaren KKS Arauaren araberako kudeaketa sistema bat ezartzeko diseinatutako baliabide guztiak eskura ditzakete.
- Ikastetxe batek KKSEMPn parte hartzea borondatezkoa da. Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak dira programan sartzen direnak, zuzentzen dituzten ikastetxeetan etengabeko hobekuntza bultzatzeko ideiak erakarrita.
- Hezkuntza Departamentuak irakastorduak ematen dizkio kalitate arduradunari, bere ordutegi pertsonalaren barruan, ikastetxean KKS ezartzen eta mantentzen laguntzeko (71/2020 FAren 7. artikulua KKS ezartzeko eta mantentzeko programa).
- Programan jarraitzeak ikastetxean KKS bat ezartzeko eta mantentzeko prestakuntza eta aholkularitza jasotzea, bai eta beste ikastetxe batzuekin esperientziak trukatzeko aukera izatea suposatzen du.
1. Zuzendariak ikastetxearen KKSa etengabe garatzeko eta hobetzeko konpromisoa hartuko du, eta ikastetxearen KKSaren autodiagnostikoa egitearen arduraduna izanen da.
2. Programan parte hartzen duten ikastetxeek klaustroko kide kalitate arduraduna bat izendatuko dute. Kalitate arduraduna EDUCAn erregistratuko da.
3. Kalitatearen arduraduna KKSa ikastetxean ezartzeko koordinazioaz arduratuko da, eta sistema osoaren dokumentazioa eta erregistroak antolatuta eta eskuragarri edukiko ditu.
4. Zuzendariak eta kalitate arduradunak, gutxienez, Kalitate Bulegoak antolatutako prestakuntza espezifikoan parte hartu beharko dute, eta ikastetxeak dagokion KKSa ezartzeko eta mantentzeko mailarekin bat datorren lana egiteko ardura izanen dute.
5. Programan parte hartzen duten ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako karguetan eta kalitate arduradunen karguetan lehen aldiz dauden pertsonek ikastetxean ezarritako KKSa ezagutzeko prestakuntza espezifikoa egin beharko dute.
(71/2020 FAren 11. artikulua. KKS ezartzeko eta mantentzeko programa).
Programaren faseak
Programak bi fase ditu, bata diseinuari eta ezarpenari buruzkoa eta bestea KKS ebaluatu eta mantentzeari buruzkoa. Ikastetxeek Hezkuntza Departentuaren KKS Arauaren eskakizunen arabera garatzen dituzte beren kudeaketa sistemak.
-
1
Sartzea
Programan sartu nahi duten ikastetxeek eskaera bat aurkeztu behar dute, abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Aginduaren V. eranskinean jasotako ereduaren arabera.
Sartzeko eskaera -
2
Diseinua eta ezarpena
Ezarpena
Ikastetxeek beste ikastetxe batzuekin koordinatuta lan egiten dute, eta prestakuntza eta aholkularitza jasotzen dute Kalitatea Kudeatzeko Sistema (KKS) diseinatzeko eta ezartzeko, gehienez ere 7 ikasturteko epean. Hezkuntza Departamentuak irakastorduak ematen dizkio kalitate arduradunari, bere ordutegi pertsonalaren barruan, KKSa ikastetxean ezartzeko eta mantentzeko dituen erantzukizunak gara ditzan.
Programan irauteko irizpideak ezagutzea -
3
Ebaluazioa eta mantenimendua
Ikastetxeetako KKSaren ebaluazioa kanpo auditoretzen bidez egiten da eta ikastetxearentzat izaera formatiboa du.
KKSren ebaluazioari esker, ebidentzia objektiboak lor daitezke. Honez gain, IKKS arauaren baldintzak, legezko eta erregelamenduzko betekizun aplikagarriak eta zentroak berak ezarritako barne eskakizunak betetzen diren zehazteko aukera ematen du.
Ebaluazioa eskatzea -
4
Bertan behera uztea
Aitorpenaren indarraldia gainditu ondoren kanpoko auditoria eskatu edo gainditu ez duten ikastetxeek aitorpena galtzen dute eta programa utzi behar dute.
Programa bertan behera uzteko eskaera
Aitorpena galdu ondoren programan jarraitu nahi duten ikastetxeek eskaera bat aurkeztu behar diote Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari. Azken honek, baloratu eta, hala badagokio, zehazten ditu ikastetxeak programan jarraitzeko bete behar dituen baldintzak.
Programan sartu nahi duten ikastetxeek eskaera bat aurkeztu behar dute, abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Aginduaren V. eranskinean jasotako ereduaren arabera.
Ezarpena
Ikastetxeek beste ikastetxe batzuekin koordinatuta lan egiten dute, eta prestakuntza eta aholkularitza jasotzen dute Kalitatea Kudeatzeko Sistema (KKS) diseinatzeko eta ezartzeko, gehienez ere 7 ikasturteko epean. Hezkuntza Departamentuak irakastorduak ematen dizkio kalitate arduradunari, bere ordutegi pertsonalaren barruan, KKSa ikastetxean ezartzeko eta mantentzeko dituen erantzukizunak gara ditzan.
Ikastetxeetako KKSaren ebaluazioa kanpo auditoretzen bidez egiten da eta ikastetxearentzat izaera formatiboa du.
KKSren ebaluazioari esker, ebidentzia objektiboak lor daitezke. Honez gain, IKKS arauaren baldintzak, legezko eta erregelamenduzko betekizun aplikagarriak eta zentroak berak ezarritako barne eskakizunak betetzen diren zehazteko aukera ematen du.
Aitorpenaren indarraldia gainditu ondoren kanpoko auditoria eskatu edo gainditu ez duten ikastetxeek aitorpena galtzen dute eta programa utzi behar dute.
Aitorpena galdu ondoren programan jarraitu nahi duten ikastetxeek eskaera bat aurkeztu behar diote Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari. Azken honek, baloratu eta, hala badagokio, zehazten ditu ikastetxeak programan jarraitzeko bete behar dituen baldintzak.
Aitorpenak
Ikastetxeek bi aitorpen mota dituzte: "Kalitatezko Ikastetxea" eta "Ikastetxe Bikaina". Zentro guztiek beren prozesuei lotutako sistematikak definitu behar dituzte, eta sistema horien hedapena zaintzeko beharrezkoak diren kontrol adierazleak ezarri.
"Ikastetxe Bikaina" aitorpena duten ikastetxeek baldintza gehiago bete behar dituzte, prozesuaren emaitzak definitu behar dituzte eta prozesuen kudeaketa eta etengabeko hobekuntza bermatu behar dute.
HERRIA- IKASTETXEAREN IZENA | NOIZTIK: |
---|---|
Altsasu/Alsasua - CPEIP Zelandi HLHIP | 2018/2019 |
Altsasu/Alsasua - IES Altsasu BHI | 2024/2025 |
Arantza - CPEIP Arantza HLHIP | 2018/2019 |
Barañáin - CPEIP Eulza HLHIP | 2024/2025 |
Barañáin - CPEIP Los Sauces HLHIP | 2024/2025 |
Bera - CPEIP Ricardo Baroja HLHIP | 2018/2019 |
Buñuel - CPEIP Santa Ana | 2015/2016 |
Burlada - IES Ibaialde BHI | 2023/2024 |
Cadreita - CPEIP Teresa Bertrán de Lis | 2024/2025 |
Caparroso - CPEIP Virgen del Soto HLHIP | 2019/2020 |
Carcastillo - IESO Valle del Aragón DBHI | 2014/2015 |
Cascante - CPEIP Santa Vicenta María HLHIP | 2024/2025 |
Cortes - IESO Bardenas Reales DBHI | 2020/2021 |
Elizondo - CPEIP Elizondo HLHIP | 2018/2019 |
Estella/Lizarra - IES Tierra Estella BHI | 2024/2025 |
Etxarri Aranatz - CPEIP San Donato HLHIP | 2018/2019 |
Garralda - IESO Garralda DBHI | 2022/2023 |
Lakuntza - CPEIP Lakuntzako Herri Eskola HLHIP | 2022/2023 |
Leitza - CPEIP Erleta HLHIP | 2023/2024 |
Lekunberri - CPEIP Ibarberri HLHIP | 2022/2023 |
Lesaka - CPEIP Irain HLHIP | 2018/2019 |
Los Arcos - CPEIP Santa María HLHIP | 2016/2017 |
Lumbier - CIP FP Lumbier IIP | 2013/2014 |
Marcilla - CPEIP San Bartolomé HLHIP | 2018/2019 |
Milagro - CPEIP Nuestra Señora del Patrocinio | 2023/2024 |
Noáin - CPEIP San Miguel HLHIP | 2023/2024 |
Olite - CPEIP Principe de Viana HLHIP | 2018/2019 |
Pamplona - CI Agroforestal II | 2020/2021 |
Pamplona - CI Sanitaria - ESTNA II | 2013/2014 |
Pamplona - CPEIP Amaiur Ikastola HLHIP | 2022/2023 |
Pamplona - CPEIP Cardenal Ilundáin | 2024/2025 |
Pamplona - CPEIP Ermitagaña | 2022/2023 |
Pamplona - CPEIP Paderborn - Lezkairu | 2022/2023 |
Pamplona - EOI Distancia Navarra | 2024/2025 |
Pamplona - EOI Pamplona | 2024/2025 |
Pamplona - IES Basoko BHI | 2010/2011 |
Pamplona - IES Mendillorri BHI | 2024/2025 |
Pamplona - IES Padre Moret Irubide BHI | 2024/2025 |
Peralta - CPEIP Juan Bautista Irurzun HLHIP | 2023/2024 |
Pitillas - CPEIP Pitillas HLHIP | 2018/2019 |
Sangüesa - IES Sierra de Leyre BHI | 2020/2021 |
Tudela - CPEIP Griseras | 2023/2024 |
Tudela - EOI Tudela | 2024/2025 |
Villava - IESO Pedro de Atarrabia DBHI | 2023/2024 |
Zubiri - CPEIP Gloria Larrainzar Eugi HLHIP | 2022/2023 |
HERRIA- IKASTETXEAREN IZENA | DESDE: |
---|---|
Altsasu/Alsasua - CIP FP Sakana LH IIP | 2015/2016 |
Azagra - IESO Reyno de Navarra | 2009/2010 |
Bera - IES Toki-Ona BHI | 2006/2007 |
Beriáin - CPEIP Beriain | 2016/2017 |
Berriozar - IESO Berriozar DBHI | 2007/2008 |
Burlada - CI Burlada FP | 2006/2007 |
Cintruénigo - CPEIP Otero de Navascués | 2009/2010 |
Cintruénigo - IESO La Paz DBHI | 2006/2007 |
Corella - IES Alhama | 2008/2009 |
Cortes - CPEIP Cerro de la Cruz HLHIP | 2020/2021 |
Doneztebe/Santesteban - CPEIP San Miguel HLHIP | 2018/2019 |
Elizondo - CIP Elizondo LE IIP | 2020/2021 |
Estella/Lizarra - CIP de Estella | 2009/2010 |
Lerín - CPEIP Doña Blanca de Navarra HLHIP | 2016/2017 |
Marcilla - IES Marqués de Villena BHI | 2007/2008 |
Mendavia - IESO Joaquín Romera DBHI | 2018/2019 |
Noáin - IESO Elortzibar DBHI | 2017/2018 |
Pamplona - CI María Ana Sanz | 2008/2009 |
Pamplona - CI San Juan-Donibane II | 2014/2015 |
Pamplona - CIP Donapea IIP | 2006/2007 |
Pamplona - CPEIP Mendillorri HLHIP | 2014/2015 |
Pamplona - IES Iturrama BHI | 2006/2007 |
Pamplona - IES Julio Caro Baroja BHI | 2016/2017 |
Pamplona - IES Navarro Villoslada BHI | 2006/2007 |
Pamplona - IES Plaza de la Cruz BHI | 2006/2007 |
Peralta - IES Ribera del Arga BHI | 2006/2007 |
Ribaforada - CPEIP San Bartolomé HLHIP | 2015/2016 |
San Adrián - CPEIP Alfonso X El Sabio HLHIP | 2014/2015 |
San Adrián - IES Ega BHI | 2007/2008 |
Tafalla - CIP Tafalla | 2015/2016 |
Tudela - CIP ETI | 2011/2012 |
Tudela - CPEIP Huertas Mayores HLHIP | 2019/2020 |
Tudela - IES Benjamín de Tudela BHI | 2015/2016 |
Tudela - IES Valle del Ebro BHI | 2015/2016 |
Villava - CPEIP Atargi HLHIP | 2014/2015 |
Villava - CPEIP Lorenzo Goicoa | 2014/2015 |