[Ancla]

Zer da KKSEMP?

Kalitatea Kudeatzeko Sistemak Ezartzeko eta Mantentzeko Programak (KKSEMP) abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Agindua du esparru.
Foru agindu honek Kalitatea Kudeatzeko Sistema arin eta eraginkorren ezarpena ezarri eta arautzen du, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen emaitzak hobetzera bideratuak.


Parte hartzen duten ikastetxeen ezaugarriak

Programan Nafarroako etapa eta hizkuntza eredu desberdinetako, Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek eta Nafarroako Hizkuntza Eskolek parte hartzen dute.

[Ancla]

Programan parte hartzea

Programan parte hartzen duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuaren KKS Arauaren araberako kudeaketa sistema bat ezartzeko diseinatutako baliabide guztiak eskura ditzakete.

  • Ikastetxe batek KKSEMPn parte hartzea borondatezkoa da. Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak dira programan sartzen direnak, zuzentzen dituzten ikastetxeetan etengabeko hobekuntza bultzatzeko ideiak erakarrita.
  • Hezkuntza Departamentuak irakastorduak ematen dizkio kalitate arduradunari, bere ordutegi pertsonalaren barruan, ikastetxean KKS ezartzen eta mantentzen laguntzeko (71/2020 FAren 7. artikulua KKS ezartzeko eta mantentzeko programa).
  • Programan jarraitzeak ikastetxean KKS bat ezartzeko eta mantentzeko prestakuntza eta aholkularitza jasotzea, bai eta beste ikastetxe batzuekin esperientziak trukatzeko aukera izatea suposatzen du.

1. Zuzendariak ikastetxearen KKSa etengabe garatzeko eta hobetzeko konpromisoa hartuko du, eta ikastetxearen KKSaren autodiagnostikoa egitearen arduraduna izanen da.

2. Programan parte hartzen duten ikastetxeek klaustroko kide kalitate arduraduna bat izendatuko dute. Kalitate arduraduna EDUCAn erregistratuko da.

3. Kalitatearen arduraduna KKSa ikastetxean ezartzeko koordinazioaz arduratuko da, eta sistema osoaren dokumentazioa eta erregistroak antolatuta eta eskuragarri edukiko ditu.

4. Zuzendariak eta kalitate arduradunak, gutxienez, Kalitate Bulegoak antolatutako prestakuntza espezifikoan parte hartu beharko dute, eta ikastetxeak dagokion KKSa ezartzeko eta mantentzeko mailarekin bat datorren lana egiteko ardura izanen dute.

5. Programan parte hartzen duten ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako karguetan eta kalitate arduradunen karguetan lehen aldiz dauden pertsonek ikastetxean ezarritako KKSa ezagutzeko prestakuntza espezifikoa egin beharko dute.

(71/2020 FAren 11. artikulua. KKS ezartzeko eta mantentzeko programa).

[Ancla]

Programaren faseak

Programak bi fase ditu, bata diseinuari eta ezarpenari buruzkoa eta bestea KKS ebaluatu eta mantentzeari buruzkoa. Ikastetxeek Hezkuntza Departentuaren KKS Arauaren eskakizunen arabera garatzen dituzte beren kudeaketa sistemak.

Programan sartu nahi duten ikastetxeek eskaera bat aurkeztu behar dute, abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Aginduaren V. eranskinean jasotako ereduaren arabera.

Sartzeko eskaera

Ezarpena

Ikastetxeek beste ikastetxe batzuekin koordinatuta lan egiten dute, eta prestakuntza eta aholkularitza jasotzen dute Kalitatea Kudeatzeko Sistema (KKS) diseinatzeko eta ezartzeko, gehienez ere 7 ikasturteko epean. Hezkuntza Departamentuak irakastorduak ematen dizkio kalitate arduradunari, bere ordutegi pertsonalaren barruan, KKSa ikastetxean ezartzeko eta mantentzeko dituen erantzukizunak gara ditzan.

Sarean egoteko irizpideak ezagutzea

Ikastetxeetako KKSaren ebaluazioa kanpo auditoretzen bidez egiten da eta ikastetxearentzat izaera formatiboa du.

KKSren ebaluazioari esker, ebidentzia objektiboak lor daitezke. Honez gain, IKKS arauaren baldintzak, legezko eta erregelamenduzko betekizun aplikagarriak eta zentroak berak ezarritako barne eskakizunak betetzen diren zehazteko aukera ematen du.

Ebaluazioa eskatzea

Aitorpenaren indarraldia gainditu ondoren kanpoko auditoria eskatu edo gainditu ez duten ikastetxeek aitorpena galtzen dute eta programa utzi behar dute.

Aitorpena galdu ondoren programan jarraitu nahi duten ikastetxeek eskaera bat aurkeztu behar diote Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari. Azken honek, baloratu eta, hala badagokio, zehazten ditu ikastetxeak programan jarraitzeko bete behar dituen baldintzak.

Programa bertan behera uzteko eskaera
[Ancla]

Aitorpenak

 

Ikastetxeek bi aitorpen mota dituzte: "Kalitatezko Ikastetxea" eta "Ikastetxe Bikaina". Zentro guztiek beren prozesuei lotutako sistematikak definitu behar dituzte, eta sistema horien hedapena zaintzeko beharrezkoak diren kontrol adierazleak ezarri.

"Ikastetxe Bikaina" aitorpena duten ikastetxeek baldintza gehiago bete behar dituzte, prozesuaren emaitzak definitu behar dituzte eta prozesuen kudeaketa eta etengabeko hobekuntza bermatu behar dute.

HERRIA - IKASTETXEAREN IZENA NOIZTIK:
Altsasu/Alsasua - CPEIP Zelandi HLHIP 2018/2019
Arantza - CPEIP Arantza HLHIP 2018/2019
Bera - CPEIP Ricardo Baroja HLHIP 2018/2019
Buñuel - CPEIP Santa Ana 2015/2016
Caparroso - CPEIP Virgen del Soto 2019/2020
Carcastillo - IESO Valle del Aragón 2014/2015
Cortes - IESO Bardenas Reales 2020/2021
Elizondo - CPEIP Elizondo HLHIP 2018/2019
Etxarri Aranatz - CPEIP San Donato HLHIP 2018/2019
Garralda - IESO Garralda DBHI 2022/2023
Lakuntza - CPEIP Lakuntzako Herri Eskola HLHIP 2022/2023
Lekunberri - CPEIP Ibarberri HLHIP 2022/2023
Lesaka - CPEIP Irain HLHIP 2018/2019
Los Arcos - CPEIP Santa María 2016/2017
Lumbier - CIP FP Lumbier IIP 2013/2014
Marcilla - CPEIP San Bartolomé 2018/2019
Olite - CPEIP Principe de Viana 2018/2019
Pamplona - CI Agroforestal 2020/2021
Pamplona - CPEIP Amaiur Ikastola HLHIP 2022/2023
Pamplona - CPEIP Ermitagaña 2022/2023
Pamplona - CPEIP Paderborn - Lezkairu 2022/2023
Pamplona - Escuela Sanitaria Técnico Profesional de Navarra 2013/2014
Pamplona - IES Basoko 2010/2011
Pitillas - CPEIP Pitillas 2018/2019
Sangüesa - IES Sierra de Leyre 2020/2021
Zubiri - CPEIP Gloria Larrainzar Eugi HLHIP 2022/2023

HERRIA - IKASTETXEAREN IZENA NOIZTIK:
Altsasu/Alsasua - CIP FP Sakana LH IIP 2015/2016
Azagra - IESO Reyno de Navarra 2009/2010
Bera - IES Toki-Ona BHI 2006/2007
Beriáin - CPEIP Beriain 2016/2017
Berriozar - IESO Berriozar 2007/2008
Burlada - CI Burlada FP 2006/2007
Cintruénigo - CPEIP Otero de Navascués 2009/2010
Cintruénigo - IESO La Paz 2006/2007
Corella - IES Alhama 2008/2009
Cortes - CPEIP Cerro de la Cruz 2020/2021
Doneztebe/Santesteban - CPEIP San Miguel HLHIP 2018/2019
Elizondo - CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP 2020/2021
Estella/Lizarra - CIP Estella 2009/2010
Lerín - CPEIP Doña Blanca de Navarra 2016/2017
Marcilla - IES Marqués de Villena 2007/2008
Mendavia - IESO Joaquín Romera 2018/2019
Noáin - IESO Elortzibar 2017/2018
Pamplona - B.H.I. Iturrama 2006/2007
Pamplona - CI María Ana Sanz 2008/2009
Pamplona - CI San Juan-Donibane 2014/2015
Pamplona - CIP Donapea IIP 2006/2007
Pamplona - CIP Virgen del Camino 2006/2007
Pamplona - CPEIP Mendillorri 2014/2015
Pamplona - IES Julio Caro Baroja 2016/2017
Pamplona - IES Navarro Villoslada 2006/2007
Pamplona - IES Plaza de la Cruz 2006/2007
Peralta - IES Ribera del Arga 2006/2007
Ribaforada - CPEIP San Bartolomé 2015/2016
San Adrián - CPEIP Alfonso X El Sabio 2014/2015
San Adrián - IES Ega 2007/2008
Tafalla - CIP Tafalla 2015/2016
Tudela - CIP ETI 2011/2012
Tudela - CPEIP Huertas Mayores 2019/2020
Tudela - IES Benjamín de Tudela 2015/2016
Tudela - IES Valle del Ebro 2015/2016
Villava - CPEIP Atargi HLHIP 2014/2015
Villava - CPEIP Lorenzo Goicoa 2014/2015

Arrakasta kasuak

Ikastetxeek programa honetan parte hartu ondoren KKSren ezarpena hobetzeko alderdi positiboak eta iradokizunak aurkezten dizkigute.