Ikasturte honetan, berrikuntza gisa, ikastetxeek kadinetek garatu beharreko proiektu baten ideia aurkez dezakezue (baliabideak, tresnak, dokumentazioa, prestakuntza-pilulak...).

Proposamena ikastetxetara bidaliko den gogobetetze-formularioaren bidez aurkeztuko da. Horretarako, proiektuaren izenburua, helburua, erabilgarritasuna eta ideia garatzeko moduaren deskribapen laburra adierazi behar dira.

Proposamenak aurkezteko prozesua amaitutakoan, ekainaren 19an, Kadinetek proposamenak erabilgarritasun, bideragarritasun eta transferrigarritasun irizpideen arabera hautatuko ditu. Hautatutako proiektuak kadineteko web-orrian argitaratuko dira  eta programako ikastetxe guztien artean bozkatuko dira.


También te podría interesar

Texto de ejemplo