SAREAN EUSKARAZ

2024/10/16

Joan den urriaren 14an eta 15ean, euskarazko kultura digitalari buruzko VIII. jardunaldiak ospatu dira Iruñeko Baluarte Auditorioan. Nafarroako Gobernuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez bultzatzen duen ekimena da. Jardunaldien helburu nagusiak informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskararen erabilera bultzatzea eta euskarazko kultura digitala sustatzea dira. 
2017an hasi zen urteroko hitzordu hau, euskarazko kultura digitalaren erreferentzia bihurtu da hezkuntzaren esparruan. Edizio honetan, 1400 ikaslek eman dute izena, 12 ikastetxe desberdinetatik etorriak: Alaitz BHI, Eunate BHI, Iparralde DBHI, San Fermin Ikastola, Berriozar DBHI, Iñaki Ochoa de Olza DBHI, Petri Atarrabiakoa DBHI, Biurdana BHI, Iturrama BHI, Jaso Ikastola, Mendillorri BHI eta Paz de Ziganda Ikastola.
Antolatutako jarduerak 3 gunetan banatzen dira:

  • “JOLAS aretoa”, bi proposamen ludiko barne hartzen dituena: “Egunean behin” jolasa mugikorraren bitarteko parte hartzearekin eta “Break out” bat, zeinetan giltzarrapo desberdinen bitartez kutxa bat irekitzeko erronka planteatzen den. Honetaz gain, ikaslegoak “Ibil bedi” kontzertuaz disfrutatu ahal izan zuen zonalde honetan.
  • “IKAS aretoa”, hainbat sektoretako profesionalek dinamizatutako zortzi tailer praktiko egitera bideratua: gamer aretoa, Video mapping, errealitate birtuala, 3D inprimaketa, robotika Arduinorekin, programazioa Appinventor-ekin, musika sortzeko eta editatzeko aplikazioak, argazkiak mugikorrekin.
  • “ERA aretoa”, Maider Likonaren eskutik jasotako “Pribatutasuna Sarean” hitzaldiarekin eta Ane Ortizen eskutik jasotako “Harremanak 3.0: like bat eman” hitzaldiarekin. 

Ikasleek, bertan eskainitako jardueraz eta proposamenez betetako goizaz gozatu ahal izan zuten. Esperientzia osoa euskaraz izanik, aukera paregabea izan zen gure hizkuntza oinarri bezala hartuta ikasleen interesetara hurbiltzen diren ezagutza berriak eskuratzeko.