Robotikaren eta programazioaren hastapenak, genero-ikuspegitik

2025/04/28

Emakumeen Institutuak eta Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Formakuntzaren Institutu Nazionalak “Robotikaren hastapenak eta programazioa generoaren ikuspegitik” formakuntza-ekintza abiarazi dute.
 
MOOC (Massive Online Open Course) hau, Lehen Hezkuntzako irakaslegoari zuzenduta dago eta ondorengo moduluak ditu: 
1.      Emakumeak STEAM-en eta pentsamendu konputazionala
2.      Jarduera deskonektatuak
3.      Scracht-a
4.      Adimen artifiziala
5.   Zoruko robotak eta robotikako plakak
 
Izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroa maiatzaren 6ean hasiko da eta 2025eko ekainaren 12ra arte egonen da zabalik.
 
MOOC-ek, izena emateko epea zabalik mantentzen du ikastaroak irauten duen bitartean.
 
Izen-ematea guztiz doakoa da eta interesa duen edonorentzat dago zabalik, edozein dela ere haien kokapen geografikoa eta profil profesionala.
 
Ondorengo estekan eman daiteke izena:

https://enlinea.intef.es/courses/course-v1:INTEF+igualdadyrobotica+2025_T1/about