Nafarroako hezkuntzaren eraldaketa digitala  ikasNOVA

ikasNOVA Hezkuntza Digitalizazio Plana Nafarroako gizartearen etorkizunerako eta bere hezkuntza-komunitatearen garapen integrala lortzeko funtsezko zutabe estrategikoetako bat da.

Plan honek ez du soilik ikaslegoa prestatzen gero eta teknologikoagoa eta globalizatuagoa den mundu baten erronkei aurre egiteko, baizik eta inklusioa eta aukera-berdintasuna sustatzen ditu, azken belaunaldiko baliabide eta tresna digitaletarako sarbidea bermatuz. Honek metodologia berritzaileak ezartzea ahalbidetzen du, ikaskuntza-prozesua aberasten dutenak eta hezkuntza-ingurune interaktiboagoa eta dinamikoagoa sustatzen dutenak.

ikasNOVA Hezkuntza Digitalizazio Planaren aurkezpen-ekitaldia.
2024/04/21 - Iruña

IkasNOVA

Espazioak, metodologia eta teknologia inplikatuta dauden aldaketa baten motorra da.

+Info

Baliabide Zentroa 

ikasNOVA Hezkuntza Digitalizaziorako Baliabide Zentroa, ikasNOVA Hezkuntza Digitalizazio Planak planteatzen duen hezkuntzaren modernizazio eta etengabeko hobekuntzaren erronkari emandako erantzuna da.

+Info

Zure Hezkuntza Kontua

EDUCA zerbitzuetarako, laguntzarako eta baliabideetarako sarbidea ahalbidetzen duen giltzarria da, eta hezkuntza-prozesuko parte-hartzaile ezberdinen arteko kudeaketa, administrazioa eta komunikazioa errazteko balio du: irakasleak, familiak, ikasleak, ikastetxea eta Hezkuntza Departamentuko unitate teknikoak.
+Info

Hezkuntza Digitalizatzeko Baliabide Zentroko Arloak 

ikasNOVA Hezkuntza Digitalizaziorako Baliabide Zentroaren giza taldea aholkularitzek eta mentoretzek osatzen dute, 4 arloren inguruan antolatuta (eta zerbitzu arlo bat):

ikasNOVA gela

+Información

Konpetentzia digitala

+Información

Eduki digitalak

+Información

Pentsamendu konputazionala

+Información

 ikasNOVA zerbitzuak

Nafarroako ikastetxe publikoetako irakasleek eta administrazio-langileek laguntza eta erabiltzaileentzako arreta zerbitzu bat dute, "euskarri" izenez ezagunagoa, maila ezberdinetan esku hartzeko gai dena eta ez bakarrik hezkuntza-teknologiekin lotutako gorabeherak konpontzera bideratua zentzu zabalean (eskura jarritako zerbitzuak, azpiegiturak eta ekipamendua, baita EDUCA kontua ere), baizik eta zalantzak argitzera eta prestakuntza arloan dituzten aukerei buruzko orientazioa eskaintzera ere.

+Info