Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

Kalitatezko hezkuntza eleanitzean oinarritutako Lakuntzako ikastetxe publiko euskalduna.

Baliabide pedagogiko berritzaileak eta gaur egun dauden teknologia berriak erabiliz, gizartearen eskakizunei erantzungo dien eskola,

Bakoitzak dituen berezitasun kulturalak eta intelektualak errespetatuz heziketa integrala bermatuko duen eskola.

Ikastetxeko proiektuan eskola komunitatea osatzen duten guztien inplikazioa bultzatzen duen eskola.

Bakoitzak dituen eskubide eta betebeharrak ezagutarazten eta lantzen dituena.

Balioak

Lakuntzako Herri Eskola osatzen duen eskola komunitate osoak Xedea eta Ikuspegia gauzatuko dituen honako balio hauek oinarritzat hartzen ditu:

Autonomia: ziurtasuna, norberaren onespena, askatasuna eta erantzukizuna bermatuko ditu.

Eleaniztasuna: euskara hezkuntza murgiltze sistema du oinarri. Ikaslea eleanitz izatera ailegatzeko lehenengo pausoak emango dira: ingelesa 4 urtetik aurrera irakasten delarik.

Errespetua: norberaren ideiak, ezaugarriak eta gaitasunen aurrean errespetuz jokatuko da ; honekin batera, natura, ingurugiro hurbila, instalazioak eta ikastetxeko baliabide materialak zainduko dira.

Lan antolaketa: bizitzan zein eskolan ikasle kritiko, arduratsu, sortzaile eta dinamikoak heziko dira.

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
D ereduan
3 urtetik 12 urtera
Doakoa
Ordutegi jarraia
Jarduera osagarriak

Planak eta proiektuak

Plan estrategikoa
Hobekuntza Plana
Aniztasun Plana
Bizikidetza Plana
Irakurketa Plana
Tutoretza Planak
Kalitate Plana

Instalazioak

Bi solairutan banatua: Behekoan Haur Hezkuntza eta Goikoan Lehen Hezkuntza
Liburutegi eta informatika gela, Psikomotrizitate gela, Jantokia
Patioa, Kirol Pista, Haur Parkea, Belarrezko zelaia eta Pilotaleku estalia
Eskola Baratza

Jarduerak

Bertsolaritza
Haur Kantari
Kulturaniztasuna
Baratza eta hondakin kudeaketa

Oinarrizko zerbitzuak

Orientazio Zerbitzua: Orientatzaile, PT eta logopeda
Liburutegiko mailegu zerbitzua
Jantokia
Goizeko zaintza zerbitzua


Konpromiso eta adierazleak

Gure ikastetxeak kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskaintzeko konpromisoa hartzen du etengabeko hobekuntza sistema baten barnean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua giltzarria izanik. Horretarako hurrengo konpromiso eta adierazleak ezartzen ditu.

  Konpromisoak Adierazleak
1 Ikasle berriei eta familiei harrera egokia egitea Harreraren gogobetetze inkestan 7 edo gehiagoko batazbesteko nota izatea
2 Kalitatezko hezkuntza ematea LHn arlo guztiak gaindituta promozionatzen duen ikaslegoa %90 edo gehiago izatea
3 Ikasleak eskolan lortutako mailarekin DBHko ikasketak ongi jarraitzeko gai izatea DBHko lehenengo mailan promozionatu duen ikaslegoa %90a edo gehiago izatea
4 Ikasle eta familiek tutoreengandik jasotako laguntza egokia izatea Haien gogobetetze inkestetan tutoreengandik jasotako laguntzari buruzko galderan batazbesteko nota 7 edo gehiago izatea
5 Ikasle, irakasle eta gurasoen artean harreman ona izatea Bizikidetzari buruzko galderan batazbesteko nota 7 edo gehiago izatea
6 Laguntza Hezkuntza Unitatean jasotako eskaerei erantzuna ematea Laguntza Hezkuntza Unitatean jasotako eskaeretatik erantzun direnak %90 edo gehiago izatea
7 Irakasleen artean adostutako Ebaluazio Irizpideak argi izatea Egin diren Homogeneizazio saioen ehunekoa
8 Irakasle berriak gustora egotea egiten zaien harrerarekin Irakasle berrien Harreraren gogobetetze inkestan batazbesteko nota 7 edo gehiago izatea
9 Gure ikastetxeko kudeaketa Eskola Komunitaterako gardena eta eskuragarri izatea Urtetik urtera, argitara ematen ditugun dokumentuen kopurua gehitzea

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Kalitate kudeaketa sistemaren bidez, ikastetxeak konpromiso hauen betetze mailaren jarraipena eta kontrola egiten du urtero.

Konpromisoak betetzeko bermeak

Helburuak betetzen ez badira, ikastetxeak dagozkion jarraipen ekintzak izateko estandarizatutako prozedura abian jartzen du.
Emaitzak urtero memorian islatzen dira eta web orrian argitaratzen dira.

Araudia

Gure zentruak eskeintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

- Ikastetxearen bizitzan aktiboki parte hartzea eta hobekuntzarako proposamenak aurkeztea.
- Eskolako ekintzei buruzko informazio garbia eta zehatza jasotzea.
- Bakoitzaren beharrak eta gaitasunen arabera hezkuntza atentzioa jasotzea.
- Bizikidetzan eta Eskola emaitzetan berdintasunez eta zuzentasunez baloratua izatea.
- Datu eta informazio pertsonalak babestuak izatea.
- Ikas-irakas prozesua giro lasai batean garatzea.

Betebeharrak

- Hezkuntzako komunitatearen pertsona guztiak eta zentroko instalazio guztiak errespetatzea.
- Seme-alabak puntualtasunez eta egunero eskolara eramatea, atzerapenak eta ez-etortzeak justifikatuz.
- Ikastetxeak eskaintzen dituen heziketa ekintzak aprobetxatzea.
- Ikasteko ohitura garatzea eta ikasketetan ahalegintzea.
- Familiak beren seme-alaben Ikas-irakaskuntzaren prozesuaz arduratzea.
- Hezkuntza-helburuak lortzeko, irakasleria, ikasleria eta familiek lan koordinatua egitea.


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

-Iradokizun, kexa, erreklamazio eta esker onak postontzian utziz.
-Ikastetxeko web-orriaren bidez bete eta postaz eskolara bidaliz.
-Zuzendaritza taldeak idatzizko erantzuna emango die egindako eskabideei.



Parte-hartze bideak

- Eskola Kontseilua
-Guraso Elkartea
-Lan taldeak
-Gogobetetze inkestak

Komunikazio bideak

-Zuzendaritza taldearekin elkarrizketa zuzenak
-Orientazio zerbitzuarekin elkarrizketa zuzenak
-Irakasleekin tutoretza bilerak
-EDUCA gestio programa
-Euskarri informatikoa: Ikastetxeko web orria eta posta elektronikoa
-Eskolako telefonoa 948576020


Eguneratze data

2019ko iraila




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu