Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

• Hezkuntzako arlo guztietan (hasieran eta lanerako heziketan) energia berriztagarriaren, eraginkortasun energetikoaren eta instalazio termiko eta fluidodunen mantenimenduaren heziketan erreferente bat izatea.
• Zentroko bezeroen gogobetetasunaren indize orokorra handia izatea.
• Gure lana eguneratzea arlo teknologikoan, didaktikoan eta antolamenduan .
• Arloko enpresekin harremanak sortzea, beraien egoera eta eboluzioa ezagutzeko eta eskaintzen dugun lanbide heziketa beraien beharretara egokitzeko, bide batez lantokietan egonaldiak erraztuz eta txertatze laborala optimizatuz.
• Berrikunta eta nazioarteko projektuetan parte hartzea.
• CENIFER Nazio-Erreferentzia Zentroaren funtzionamenduaren eta egituraren parte hartzea.

Balioak

• Talde-lanak, errespetua, konpromisoa, kolaborazioa, erantzukizuna eta eskuzabaltasuna sustatzea,hala nola berdintasunezko tratuari laguntzea.
• Egindako lana aitortuz, interes komunaren alde talde-lana sustatzea.
• Ahalegina eta interes komunerako ekarpena sustatzea. Jokaera etiko, solidario eta asertivoa.
• Ikasleen eta irakaslearen artean tratu zuzen eta hezitakoa bultzatzea eta eskatzea.
• Ikasleen iritzia kontuan izatea.
• Jokaera etiko positiboa eta arduratsua sustatzea

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

1. Heziketa zikloak
• Energia Berriztagarrietan Goi-mailako Teknikaria
• Eraginkortasun Energetikoan eta Eguzki Energia Termikoan Goi-mailako Teknikaria
• Instalazio Termiko eta Fluidodunetako Mantenimenduan Goi-mailako Teknikaria
• Zentral Elektrikoetan Goi-mailako Teknikaria (ON LINE modalitatean)
2. Lan heziketa, langabetuentzat lehentasuna
Profesionaltasun ziurtagiriko ikastaroak, zentroan ematen diren kualifikazioen prestakuntzekin zerikusia dutenak.
3. Lan heziketa, langile aktiboentzat lehentasuna
• Eguzki Termiko eta Fotovoltaiko arloa
• Eraginkortasuna, ikuskaritza eta energia ziurtagiriko arloa
• Eolika arloa eta transformazio-zentroak
• Zentral termoelektriko eta hidroelektrikoen arloak. Azpiestazio elektrikoak.
• Arlo guztietako hezkuntzako ekintza komunak

Planak eta proiektuak

• Erasmus +
• Eraberritze-projektu ezberdinetan parte hartze dugu
• Gela birtuala. On-line ikastaroak
• ETEROB - Leonardo Europar projektua

Instalazioak

• 1. Tailerra: Sistema automatikoak
• 2. Tailerra: Erregulazioa, instrumentazioa eta industri komunikazioak
• 3. Tailerra: Elektrizitatea-Elektronika. Makina elektrikoak
• 4. Tailerra: Koadro elektrikoak.
• 5. Tailerra: Mantentze mekanikoa
• 6. Tailerra: Klimatizazio instalazioak
• 7. Tailerra: Fotovoltaiko, hotz eta klimatizazio sistemak
• 8. Tailerra: Ekipo eta instalazio termikoak. Geotermia
• 9. Tailerra: Eolika. Hidroelektrika. Transformazio zentruak
• 10. Tailerra: Eraginkortasun Energetikoa.
• 1, 2, 3, 4 y 8. Gela teknikoak
• 5, 6 y 7. Gela arruntak
• Eraikuntza Bioklimatikoa

Oinarrizko zerbitzuak

• Lan-poltsa
• Liburutegia


Konpromiso eta adierazleak

  Konpromisoak Adierazleak
1 Ikasle berriei emandako harrera eraginkorra izatea Harreraren eta jasotako informazioaren egokieraz, ikasleen batazbesteko balorazioa 6 baino handiago
2 Kurtsoen helburuak eta emaitzak lortzea Finkatutako irizpideen arabera, onespena jasotzen duten kurtso kopurua % 90 baino handiagoa da
3 Ikasleei ebaluazio objektibo eta gardena bermatzea Ebaluazio eta kalifikazio-sistemaren egokieraz, ikasleen batazbesteko balorazioa 6 baino handiago
4 Lan eta errespeto giroa bultzatzea elkarbizitza eta funtzionamendu-arauak onartuz Bizikidetasunaren aurkako portaerarengatik falta-komunikaziorik jasotzen ez duten ikasle kopurua % 92 baino handiago
5 Estrategi planaren barnean, Berrikuntza eta Nazioarteko projektuetan parte hartzea Zentroak parte hartzen duen projektu kopuru minimoa: 1
6 Heziketa-eskaintzaren garapenerako Ikasgela birtuala inplementatzea. Plataforma birtualean inplementatutako kurtso kopurua % 80 baino handiago
7 Lan munduan ikasleen sarrera bultzatzea Urteko azaroaren 30erako Lan-poltsaren bitartez lanean hasten diren titulodun ikasle kopurua
8 Heziketarako ikastaroak arloaren beharrei berrikustea Urte bakoitzean, gutxienez kurtso bat berrikustea
9 Beste entitate eta erakundeekin itunak bultzatzea Beste instituzioekin izaten diren itun kopurua urtez urte handiagotzea
10 Bermatutako kudeaketa-sistema baten bidez modu eraginkorrean zentroa kudeatzea Hezkuntza Departamentuaren Kalitate-Zentruaren ziurtagiria

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Konpromisoak betetzeko bermeak

• Hobekuntza jarraiaren kudeaketa planaren barruan, zentroak konpromisoen jarraipena eta kontrola ezartzen du.
• Helburak ez badira betetzen, zentroak badu prozedura estandarizatua behar diren neurriak hartzeko.


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

• Zentroaren eguneroko gauzetan parte hartzeko eta hobekuntza-proposamenak aurkezteko
• Modu argi, erabilgarri eta fidagarrian, Zentroaren jarduerei buruz informatua izateko
• Ahalmen desberdinen eta beharren araberako heziketa-arreta jasotzeko.
• Portaeran eta emaitza akademikoan ekitatiboki baloratua izateko.
• Datuak eta informazio pertsonalak legearen arabera erabiliak izateko

Betebeharrak

• Hezkuntza komunitatearen partaide guztiak eta zentroko instalazioak errespetatzea
• Erregulartasunez klasera joatea
• Zentroak eskaintzen dituen heziketarako aukerak modu egokian aprobetxatzea
• Ikasketan saiatzea eta lanerako gogoa garatzea


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

• Prestatutako eskaera-ereduaren bidez zentroan dagoen Iradokizun-buzoian pertsonalki aurkeztu
• Zuzendaritza taldeak afera bideratu eta idatziz erantzun
• Erantzunarekin konforme ez egoekotan, Hezkuntza Zuzendaritza Orokorreko Ikuskaritza Zerbitzuari luzatzeko aukera izan

Parte-hartze bideak

• Elkarbizitzarako Batzordea
• Ikasleen ordezkari batzordea

Komunikazio bideak

• Zuzendaritza taldea: idatziz eta elkarrizketen bidez
• Irakasle eta tutoreekin elkarrizketa pertsonalak
• Emaitza akademikoak: EDUCA kudeatzeko programatik, sartzeko kode pertsonalarekin
• Kartako adierazleen emaitzak: urtero zentroko web orrian


Eguneratze data

2015ko apirilaren 14




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu