Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

Euskarazko eskola publiko bat gara, eta hezkuntza integrala eta gizartean bizitzeko behar diren gaitasunak zein bizikidetzarako balioak eskaintzen ditugu.

Balioak

Ezkaba Ikastetxeak horrelako ikastetxea izan nahi du eta horren alde arituko da:
• Jendeari irekia eta herrian uztartutako eskola. Hezkuntza komunitateak planteatzen dituen erronkei egokituko dena.
• Ikasleen artean euskararen erabilera bultzatzen duen eskola.
• Norbere buruarekiko, besteekiko eta inguruarekiko errespetua landuz bizikidetza positiboa bultzatzen duen eskola.
• (Emaitza akademikoak gero eta hobeak dituen eskola), horretarako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak sendoki garatuta dituelarik.
• Eleaniztasunerantz bidea jorratzen duen eskola.
• IKTak oinarrizko tresna eguneroko lanean.

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

Kalitatezko hezkuntza doan; hezkuntza-eskaintza honako hau dugu:
• D eredua (arlo guztiak euskaraz murgiltze prozesuari jarraituz)
• Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak (3 – 12 urte bitarte)
• Ingelesa Haur Hezkuntzako bigarren mailatik aurrera.
• Gaztelania Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrera.

Planak eta proiektuak

Planak eta proiektuak:
• Aniztasun plana: laguntzak, bikoizketak eta indartze saioak.
• Ikastetxeko Kalitatea Kudeaketarako Sistema
• Bizikidetza.
• Inguruarekiko konpromisoa: kontsumoa gutxitzeko plana, Iruñerriko Mankomunitatearen jarduerak, baratzea.
• Tutoretza plana
• Bitartekaritza
• Adimen emozionala


Instalazioak

Instalazioak:
• Liburutegia
• Ordenagailu gelak
• Kirol guneak: patio estalia, frontoia, polikiroldegia, igerilekua.
• Baratzea
• Psikomotrizitate gela
• Bikoizketarako gelak
• Ingelesa gelak
• Musika gela
• Antzerki gela
• Igogailua

Jarduerak

Jarduera osagarriak: ateraldiak, kanpaldiak, aste txuria...
Eskolaz kanpoko jarduerak: dantza, musika, musika tresnak, antzerkia, sukaldaritza...
Ikasleen formakuntza: informazio eta komunikazio teknologien erabilera egokia, sexualitatea, bide hezkuntza...

Oinarrizko zerbitzuak

Oinarrizko zerbitzuak:
• Orientazio zerbitzuak: orientatzailea, logopeda, pedagogia terapeutikoko irakasleak, fisioterapeuta eta zaintzaileak.
• Jantokia.
• Garraioa.
• Haurtzaindegia.
• Eskolaz kanpoko jarduerak.


Konpromiso eta adierazleak

Ezkaba ikastetxeak kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskaintzen du akreditatutako etengabeko hobekuntza sistema baten barnean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua giltzarria izanik. Horretarako hurrengo konpromiso eta adierazleak ezartzen ditu.

  Konpromisoak Adierazleak
1 Ikastetxeak familiei helarazten dien informazioa argia eta eraginkorra izatea. Familien gogobetetze maila ikastetxearekin duten komunikazioarekin.
2 Iraileko egokitzapen aldiari buruz familiei informazio zehatza eskaintzea. Familien gogobetetze maila egokitzapen aldiarekin.
3 Ikaslearengan eleaniztasuna bultzatzea. Hiru hizkuntzetan burutu diren ekintzen kopurua.
4 Programatutako unitate didaktikoak ematea. Programatutako unitateak eman duten ikasgaien ehunekoa. (?80)
5 Ikasleen familiak asebeteko dituen prestakuntza akademikoa ematea. Familien gogobetetze maila ikaslearen prestakuntza akademikoarekin.
6 Ikasleen banakako garapenaz familiak informatu. Ikasturtean zehar gutxienez banakako 2 bilera burutu.
7 Maila guztietan emaitza akademiko onak lortzea. Arlo guztiak gainditzen dituzten ikasleen kopurua. (?80)
8 Ikasleari, bere ikasketa prozesuan, behar dituen banakako EKI eta errefortzuak eskaintzea. Banakako EKI eta errefortzuak dituzten ikasleen ehunekoa.
9 Bizikidetza ekintzak sustatuz giro egokia bultzatzea. Familien gogobetetze maila ikastetxeko bizikidetzarekin.
10 Gelako ekintzetan teknologi berrien erabilpena sustatzea. Teknologi berriak erabiltzen dituzten arlo kopurua.
11 Ikasleentzat jarduera osagarri erakargarriak, edukiekin lotuak eta ongi antolatuak egitea. Ikasleen gogobetetze maila jarduera osagarriekin.
12 Guraso elkartearen laguntzaz eskolaz kanpoko ekintzak antolatzea maila guztietarako. Familien gogobetetze maila IGEk antolaturiko eskolaz kanpoko ekintzekin.
13 Ikastetxeak jantokian zerbitzu ona eskaintzea. Familien gogobetetze maila jantokiko funtzionamenduarekin.
14 Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak modu eraginkorrean bideratzea. 10 egun baino lehenagoko epean erantzun diren iradokizunak, kexak eta erreklamazioen ehunekoa.
15 Ikastetxeko proiektuekin loturiko irakasleen talde prestakuntza burutzea. Talde prestakuntzan parte hartu duen irakasleriaren ehunekoa.
16 Kanpoko beste instituzio eta erakundeekin harremana izatea. Gurekin harremana duten instituzio eta erakunde kopurua.

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Konpromisoak betetzeko bermeak

Kalitate kudeaketa sistemaren bidez, ikastetxeak konpromisoak betetzearen aldizkako jarraipen eta kontrola egiten du.

Helburuak ez betetzekotan, ikastetxeak badu dagozkion konponketa ekintzak hartzeko estandarizatutako prozedura.

Araudia

Gure ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

• Ikastetxean aktiboki parte hartzea eta hobekuntza proposamenak aurkeztea.
• Ikastetxeko jardueren inguruan modu argi, erabilgarri eta fidagarrian informatua izatea.
• Gaitasun eta behar ezberdinei erantzuten dion ikasketa arreta jasotzea.
• Portaera eta ikasketa errendimendua zuzen baloratua izatea.
• Informazio eta datu pertsonalak isilpeko informazio bezala tratatzea.

Betebeharrak

• Hezkuntza komunitateko kide guztiak eta ikastetxeko instalazioak errespetatzea.
• Klasera egunero eta garaiz etortzea.
• Ikastetxeak eskaintzen dituen prestakuntzarako aukerak era egokian aprobetxatzea.
• Ikasketetan ahalegintzea eta lan ohiturak garatzea.
• Familien eta irakasleen arteko lan koordinatua ikasleen ikasketa prozesuan.


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

• Iradokizun postontziaren bidez edo web orriaren bidez aurkezteko aukera, horretarako prestatutako eredua erabiliz.
• Bideratzea: zuzendaritza taldeak idatziz erantzutea.
• Erantzunarekin bat etorri ezean, Hezkuntza Departamentuko Zuzendaritza Orokorraren ikuskaritza zerbitzuaren bidez.

Parte-hartze bideak

• Kide anitzeko organoak: Eskola Kontseilua
• Batzordeak: bizikidetza, euskara, ekonomia...
• Gogobetetze inkestak
• Ikastetxeko Gurasoen Elkartea
• Eskolaz kanpoko jarduerak, jantokia.

Komunikazio bideak

• Zuzendaritza taldea: idatziz edo elkarrizketen bidez.
• Irakasle, tutore edo orientazio zerbitzuarekin banakako elkarrizketak.
• Emaitza akademikoak: familiei buletina bidez.
• Adierazle emaitzak: iragarki taulan urtero.


Eguneratze data

2016ko irailaren 5a




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu