Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

• Eskola inklusiboa izatea, hau da, ikasle bakoitzaren gaitasunen garapen handiena lortzen duena .
• Ikasle eleanitzak izan daitezen, euskara, gaztelania eta ingelesan konpetentziak garatzen dituena.
• Haur taldea eta familiekin elkarlanean ari den eskola.
• Metodologia eta teknologia berrietan oinarritzen den hezkuntza eskeintzen duena.
• Irakasleen prestakuntza eta berrikuntza bultzatzen dituen eskola.
• Gizartearen espektatibei eta hezkuntzaren joerei erantzuten dien eskola.
• Etengabeko hobekuntza ahalbidetzen duen eskola, sormena erabiliz ikuspegi berriak sortzeko edo aldatzeko gai dena.

Balioak

• Jokabide parte-hartzailea eta elkarlanekoa.
• Sentikortasuna eta elkartasuna berdinen arteko eta ingurune sozialeko kideen arteko harremanak orekatuak ahalbidetuz.
• Ekimena eta sormena ikuspegi berriak sortzeko eta arazoak gainditzeko.
• Berdintasuna, guztiak ezberdinak garela kontuan hartuta.
• Lan-taldeen eraginkortasuna etengabeko hobekuntza bultzatuz.

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA D EREDUAN:
- Euskara hizkuntza murgiltze prozesuaren bidez lehenengo egunetik
- Ingelesa hizkuntza
- Gaztelania hizkuntza
- Aniztasunari arreta

Planak eta proiektuak

• Irakurketa plana
• Aniztasuna plana
• Bizikidetza plana: Bitartekotza programa
• Tutoretza plana
• Hezkidetza programa
• Ikastearren kooperatu & Kooperatuz ikasi
• Espazioen berrikuntza proiektua
• Eskolako Magazina proiektua
• Bertsolaritza
• Mailako Blogak
• Euskaraz Mintza
• Ahozkotasuna hobetzeko programa

Instalazioak

• Informatika gela, multimedia, Internet
• Ordenagailuak gelatan
• 1. ziklo arte gela guztietan arbela digital interaktiboak
• Musika, Ingelesa eta Psikomotrizitate gelak
• Jantokia
• Liburutegia
• Kiroldegia, igerilekua (Kirol Patronatuaren instalazioak)
• Jolas parkea
• Sarbide egokituak eta igogailua ezinduendako
• Kanpoko eta barruko megafonia sistema

Oinarrizko zerbitzuak

• Jantoki zerbitzua
• Harrera goiztiarra
• Eskola garraioa
• Hezkuntza Laguntza Unitatea:
- Orientazioa
- Logopedia
- Pedagogia Terapeutika
• Tutoreen banakako arreta ikasleei eta familiei
• Ikastetxeko Web orrialdea/Sare sozialak
• Idazkaritza: matrikulazioak, bekak, ziurtagiriak …


Konpromiso eta adierazleak

Erreniega ikastetxeak kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskaintzen du etengabeko hobekuntza sistema baten barnean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua giltzarria izanik. Horretarako hurrengo konpromiso eta adierazleak ezartzen ditu.

  Konpromisoak Adierazleak
1 Ikasleriari kalitatezko hezkuntza ematea. Ikasle eta familien gogobetetzea jasotako prestakuntzarekin.
2 Ebaluazio diagnostikoetan emaitza onak izatea. Nafarroako bataz besteko emaitzak gainditu.
3 Ikasleriarengan eleaniztasuna bultzatzea. Hiru hizkuntzetan (euskera, ingelesa, gaztelania) ekintzak burutzen dituzten proiektuen kopurua.
4 Familiekin elkarlana sustatzea: Guraso Elkartea, guraso ordezkaria, “Lehenengo aldiz eskolara” tailerra, “Etxetik hasi behar delako” kanpaina, Auzolana. Gurasoekin batera antolatzen diren proiektu kopurua.
5 Euskal kulturaren transmisioa bermatzea. Euskal kulturari buruzko ekintzen kopurua.
6 Norbanako tutoretza eskaintzea. Familien gogobetetzea tutorearengandik jasotako laguntzarekin.
7 Hezkuntza premia dituzten ikasleei curriculumaren norbanako egokitzapenak eginez eta errefortzuak antolatuz Aniztasunari erantzutea. Erantzundako premia berezi beharren ehunekoa. Familien gogobetetzea behar bereziak dituzten ikasleek jasotako arretarekin.
8 Ikastetxean bizikidetza giro ona sustatzea. Familien, ikasleen eta irakasleen gogobetetzea bizikidetzarekin.
9 Familiekin Komunikazio argia eta eraginkorra izatea. Familien gogobetetzea ikastetxearekin duten komunikazioarekin.
10 Taldeen eta ordutegien banaketa orekatuta daukan ikasturte hasierako planifikazioa izatea. Familien gogobetetzea ikastetxearen funtzionamenduarekin.
11 Ikasgelako jardueretan Teknologia Berriak erabiltzea. Teknologi Berriak erabiltzen dituzten ikasgaien ehunekoa.
12 Curriculuma osatzen duten jarduera osagarri erakargarriak burutzea. Familien gogobetetzea jarduera osagarriekin.
13 Ebaluazio sistema homogeneoa eta gardena izatea. Ebaluazio eta kalifikazio irizpide bateratuak dituzten ikasgaien ehunekoa.
14 Irakasleriaren prestakuntza eta berrikuntza. Ikastetxean antolatutako ikastaroetan parte hartzen duen irakasleen ehunekoa.
15 Jantoki zerbitzuan arreta on bat ematea. Familien gogobetetzea jantoki zerbitzuarekin.
16 Kalitate kudeaketa sistema mantentzea Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuko errekonozimendua.

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Kalitate kudeaketa sistemaren bidez, ikastetxeak konpromisoak betetzearen aldizkako jarraipen eta kontrola egiten du.


Konpromisoak betetzeko bermeak

Helburuak ez betetzekotan, ikastetxeak badu dagozkion konponketa ekintzak hartzeko estandarizatutako prozedura.
Emaitzak urtero ikasturteko oroitidazkian islatuko dira eta web orrian argitaratuko dira.

Araudia

Gure zentrua eskeintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

. Ikastetxearen bizitzan aktiboki parte hartzea eta hobekuntzarako proposamenak aurkeztea.
. Eskolako ekintzei buruzko informazio garbia eta zehatza jasotzea.
. Bakoitzaren beharrak eta gaitasunen arabera hezkuntza atentzioa jasotzea.
. Portaera eta ahaleginetan baloratua izatea.
. Datu pertsonalak babestuak izatea.

Betebeharrak

. Hezkuntzako komunitatearen pertsona guztiak eta zentroko instalazio guztiak errespetatzea.
. Seme-alabak puntualtasunez eta egunero eskolara eramatea, atzerapenak eta ez-etortzeak justifikatuz.
. Ikasteko ohiturak garatzea eta ikasketetan ahalegintzea.
. Familiak beren seme-alaben Iraka-ikaskuntzaren prozesuan arduratzea.
. Hezkuntza-helburuak lortzeko, irakasleria, ikasleria eta familiek lan koordinatua egitea.


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

• Iradokizun, kexak eta erreklamazioen postontzian utziz.
• Ikastetxeko web-orriaren bidez bete eta postaz eskolara bidaliz.
• Zuzendaritza taldeak tramitazioa egingo du idatzitako erantzunaren bidez.

Parte-hartze bideak

• Eskola Kontseilua
• Udaleko Hezkuntza Batzordea
• Guraso Elkartea
• Geletako guraso ordezkariak
• Gogobetetze galde-sortak

Komunikazio bideak

• Zuzendaritza taldearekin elkarrizketa zuzenak
• Orientazio zerbitzuarekin elkarrizketa zuzenak
• Irakasleekin tutoretza bilerak
• Ikastetxeko web-orria
• EDUCA gestio programa
• Gurasoen eskuliburua
• Iragarki taulak


Eguneratze data

2014-05-06




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu