Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

Amaiur Ikastolak holako ikastetxea izatea nahi du eta horren alde arituko da:
- Euskal kultura eta euskarekiko motibazioa eta erabilera bultzatuz ikasle hiztun euskaldunak eta eleanitzak heziko dituen ikastola, ahozkotasunaren metodologiari lehentasuna emanez.
- Arlo guztietan konpetenteak izango diren ikasleak hezituko dituena ebaluazio jarraia, emankorra eta hezitzailea bermatuz.
- Teknologia berriak erabiltzen eta arlo honetan ikasle trebeak heziko dituena.
- Bizikidetza eta aniztasun plangintza aurrera eramango duena.
- Ikastolako alderdi guztietan koordinazio tinko eta koherentea izango duena.
- Bere kabuz pentsatzeko, adierazteko eta ikastearekiko interesak bilatzeko gai diren ikasleak hezitu nahi dituena.
- Haur bakoitzaren behar desberdinei erantzuten diena.

Balioak

- Etengabeko hobekuntzan oinarritutako berrikuntza pedagogikoa.
- Erakunde pluralista, irekia, inklusiboa, hezkidetzagilea, ez diskriminatzailea eta balore demokratikoen bultzatzaileak izatea.
- Parte-hartze eta errespetuko giroa sortzea, entzutea eta komunikazioaren bitartez akordioak bilatzea.
- Talde lana egitea, eraginkortasunez.
- Gizartearen garapen jasangarrirako ingurumen-kudeaketaren aldeko jarrera izatea (murriztu, berriz erabili eta birziklatu).
- Pertsonengan konfidantza izatea eta hobekuntza jardueretan parte hartzen dutenei onespena adieraztea.
- Euskararen normalkuntzaren alde ahalegin guztiak egitea.

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

Kalitatezko hezkuntza dohainik; hau da gure hezkuntza eskaintza:
- D eredua, hots, arlo guztiak emateko eta barne bizitzarako hizkuntza euskara da
(murgiltze prozesua barne).
- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak (3 – 12 urte bitarte).
- Ingelesa Haur Hezkuntzako lehenengo mailatik aitzina.
- Gaztelania Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik gora.

Planak eta proiektuak

- Aniztasun plana: laguntzak, bikoizketak eta bakarkako eta taldeko indartze saioak.
- Ikastetxeko Kalitatea Kudeaketarako Sistema.
- Bizikidetza plana: Bizikidetza Araudia, Bizikidetza Batzordea, Bizikidetza Araudia.
- Inguruarekiko konpromisoa: kontsumoa gutxitzeko plana, mankomunitateko ekintzak, osasun proiektuak, e-twining partaidetza, auzoko elkarteekin elkarlana.
- Tutoretza plana.
- Aniztasuna plana.
- Irakurketa plana eta Irakurketa sustatzeko Lan Taldea.
- Euskara Batzordea eta Lan Taldea.
- Comenius Proiektuak.

Instalazioak

- Liburutegia.
- Informatika gela.
- Kirol guneak: patioa, frontoi estalia, soinketa gela, haur parkea..
- Hizkuntza gela.
- Psikomotrizitate gela.
- Bikoizketarako gelak.
- Musika gela.

Oinarrizko zerbitzuak

- Orientazio zerbitzuak: orientatzailea, logopeda, pedagogia terapeutikoko irakaslea eta laguntza irakasleak Haur Hezkuntzan.
- Jantokia, eskola-egun guztietan
- Garraioa.
- Haurtzaindegia.
- Eskolaz kanpoko jarduerak.


Konpromiso eta adierazleak

Amaiur Ikastolak kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskaintzen du akreditatutako etengabeko hobekuntza sistema baten barnean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua giltzarria izanik. Horretarako hurrengo konpromiso eta adierazleak ezartzen ditu.

  Konpromisoak Adierazleak
1 Eskola Eleanitza izatea euskara, gaztelera eta ingelesa hizkuntzen erabilpena bultzatuz. Hizkuntza ezberdinetan programatutako eta burututako ekintzen kopurua.
2 Kalitatezko hezkuntza ematea. Familien gogobetetzea, ikasleek jasotako prestakuntza akademikoaren mailari dagokionez (>7).
3 Emaitza akademikoak ahalik eta hoberenak izatea kanpoko frogetan. Kanpoko Frogetan Nafarroako batez bestekoa baino puntu erdi bat altuago.
4 Hezkuntza Proiektu Berritzaileetan parte hartzea. Parte hartzen dugun Proiektuen kopurua.
5 Kalitate sistema aitortu baten bidez ikastetxea kudeatzea (etengabeko hobekuntza bermatuz). IKKS kalitate agiria.
6 Erakundeekin elkarlana bultzatzea. Gurekin harremana duten erakundeen kopurua.
7 Ikastetxean bizikidetza egokia izateko prebentzio ekintzak burutzea. Familien gogobetetzea ikastetxearen bizikidetzarekin (>7).
8 Ikasleekin emozioen kudeaketarako estrategiak, gatazken ebazpena eta trebetasun sozialak lantzea. Familien gogobetetzea ikasleek jasotako giza prestakuntzarekin (>7).
9 Curriculuma osatzeko jarduera osagarri erakargarriak, eleanitzak eta hezigarriak eskaini eta burutzea. Familien eta ikasleen gogobetetzea ikastetxean antolatutako jarduera osagarriekin (>7).
10 Kurtsoaren ezaugarriei buruz familiei informazio zehatza eta argia ematea. Familien bertaratzea ikasturte hasierako bileretan %80 baino altuago izatea.
11 Hiru urteko haurrek harrera ona izan dezaten, egokitze prozesua eraginkorra eta familiarekin elkarlanean erraztea. Familien gogobetetzea ikastolan jasotako harrerarekin (>7).
12 Ikasgaietan, informazio eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea curriculumaren atal ezberdinetan. Informazio eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen duten ikasgai kopurua.
13 Ikasleriaren ebaluazio gardena eta berdintsua ziurtatu. Homogeneizazioa egiten den arloen ehunekoa (>80).
14 Familiei beren seme-alaben garapenari buruz informatzea. Familien gogobetetzea, tutoreengandik jasotako laguntzarekin(>7).
15 Zentroko beharrei erantzuteko irakasleriaren prestakuntza garatzea. Prestakuntza egiten duten irakasle kopurua.
16 Jantoki eta garraio zerbitzuetan arreta ona ematea. Familien gogobetetzea garraio eta jantoki zerbitzuekin (>7).
17 Modu eraginkor batean kexa, iradokizunak, adostasunak eta erreklamazioak bideratu. Epe barnean erantzundako kexa , iradokizunak, adostasun eta erreklamazioen ehunekoa.

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Konpromisoak betetzeko bermeak

- Kalitate kudeaketa sistemaren bidez, ikastolak konpromisoak betetzearen aldizkako jarraipen eta kontrola egiten du.
- Helburuak ez betetzekotan, ikastolak badu dagozkion konponketa ekintzak hartzeko estandarizatutako prozedura.
- Emaitzak urtero argitaratuko dira eta familiei helaraziko zaizkie

Araudia

Gure zentrua eskeintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

- Ikastolaren bizitzan aktiboki parte hartzea eta hobekuntzarako proposamenak aurkeztea.
- Ikastolako ekintzei buruz garbi eta erabilgarri informatua izatea.
- Bakoitzaren beharrak eta gaitasunen arabera hezkuntza atenzioa jasotzea.
- Portaera eta ahaleginetan baloratua izatea.
- Datu pertsonalak babestea.

Betebeharrak

- Hezkuntza komunitatearen partaide guztiak eta zentroko instalazio guztiak errespetatu.
- Ikastolara etortzea.
- Ikastolak eskaintzen dituen prestakuntza eskaintzak aprobetxatzea.
- Ikas-ohiturak garatzea eta ikasketetan ahalegintzea.
- Familiak beren seme-alaben irakats-ikaskuntzaren prozesuan arduratzea.


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

- Ikastolako iradokizun kutxaren bitartez.
- Ikastolako web orriaren bitartez.
- Zuzendaritza taldeak egindako idatzizko erantzunaren bitartez.

Parte-hartze bideak

- Kontseilu eskolarra.
- Guraso elkartea (jantoki batzordea, ekonomikoa, jarduera osagarriak, eta abar)
- Urteroko gogobetetze inkestak.

Komunikazio bideak

- Irakasleria, Orientazio Departamendua eta Zuzendaritza taldekoekin elkarrizketak.
- Euskarri informatikoa: EDUCA, web orria eta posta elektronikoa eta Kaixo orria


Eguneratze data

2014/06/02




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu