Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

Gure ikasleen beharrak kontuan hartuz formakuntza prozesuak eguneratuak mantendu, emaitza onak lortzeko.
Proiektuen bidez metodologi aktiboak bultzatu, ikuspegi praktikoa emanez.
Bizikidetza-maila ona eta hezitzailea bultzatu, hezkuntza emozionala landuz.
Eleaniztasunari balioa ematea: bertako hizkuntzekin batera, atzerriko hizkuntzen erabilera landuz eta bultzatuz.
Aniztasunarekiko arreta eta hezkuntza inklusiboa bultzatzea.
Instalazioak eta ekipamendua hobetzea eta behar bezala zaintzea.
Gure ingurunean integratuak egotea eta koordinazioa bultzatzea.

Balioak

Lanarekiko eta helburu pertsonalak lortzeko jakin mina, ardura, esfortzua, antolakuntza, autonomia, sormena eta erantzukizuna.
Ikasle bakoitzaren gaitasunak baloratzea.
Kritika eraikitzailea planteatzeko gaitasuna.
Pertsonen, materialen, ingurunearekiko, autoritate eta mugen errespetua.
Indarkeriaren gaitzespena, gatazkak elkarrizketa eta bitartekaritzaren bidez bideratzea.
Genero berdintasuna eta identitate ezberdinen errespetua.
Euskara gure hizkuntza, gure kultura eta bereziki Bortzirietako ohiturekiko nahiz beste kulturekiko jarrera positiboa.

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

Ondorengo modalitate eta hizkuntza ereduetan doako irakaskuntza:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH). A, B eta D ereduetan.

Batxilergoa:
Zientziak eta Teknologia modalitatea

Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea

Lanbide Heziketa:
Erdi maila: “Mantentze-lan Elektromekanikoa”

Goi maila: “Mekatronika Industriala”

Planak eta proiektuak

Bizikidetza plana.
Berdinen arteko laguntza sarea.
Ikasle-tutore programa.
Bitartekari taldeak (gurasoak, ikasleak, irakasleak)
Formakuntza (gurasoak, ikasleak, irakasleak)
Ingurugiroarekiko konpromezua. Kontsumoak murrizteko plana.
Europako programetan parte-hartzea.
Irakurketa sustatzeko plana.
Ohitura osasuntsuak sustatzeko programa.
Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jardueren urteko plana.
Berrikuntza proiektuetan partehartzea.
Kalitatezko kudeaketa IKKS (Ikastetxeetako Kalitate Kudeaketa Sistema) aginduetara egokitua.
Oinarrizko gaitasunak lantzeko plana
Frantseseko atal elebidunak
Ingeleseko atal elebidunak

Instalazioak

Kanpoko kirol pistak eta kiroldegia.
Liburutegia, irakurketa eta mailegu zerbitzuak.
Gela bereziak: musika, teknologia, plastika, hizkuntzak, informatika, gizarte zientziak, matematika, gaztelera eta euskara, natur zientziak eta fisika eta kimikako laborategiak eta ikusentzunezko gela.
Errekreotarako gela.
Lanbide tailerrak: mekanika, elektrizitatea, automatismoak, diseinua eta zelula malgua.
Ezinduentzako sarbidea.

Oinarrizko zerbitzuak

Ikasketa, familia eta lanbide orientaziorako departamentua.
Ikasketa zailtasunak dituztenei erantzuteko antolaketa neurriak (BD taldeak, bikoizketak...) eta irakasle espezialistak.
Ikastetxean bertan euskara, ingelesa eta frantsesean Hizkuntza Eskolako titulazioa lortzeko aukera.
Tutorearengandik, ikasle bakoitzaren eta bere familiarentzat arreta pertsonalizatua.
Bertaratzearen eguneroko jarraipena.
Familiari berehalako komunikazioa, ikasleei behatutako edozein egoera bereziren inguruan.
Dokumentazioaren bideratzea, ikasketa tituluen kudeaketa, baliozkotzeak, ziurtapenak eta matrikularen lekualdatzeak.
Bekak eta ikasketarako laguntzei buruzko informazioa.
Prestakuntza lantokietan.
Doako garraioa DBHrako eta Batxilergoan eta Lanbide Heziketan Guraso Elkartearen laguntzarekin koordinatua.


Konpromiso eta adierazleak

TOKI ONA institutuak kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskaintzen du akreditatutako etengabeko hobekuntza sistema baten barnean. , irakaskuntza-ikaskuntza prozesua giltzarria izanik. Horretarako hurrengo konpromiso eta adierazleak ezartzen ditu.

  Konpromisoak Adierazleak
1 Atxikitutako ikastetxeetako ikasle eta familientzat ate irekiko jardunaldia antolatzea. Ikasle berrien familien bertaratzea %80 baino handiago izatea.
2 Ingurugiroaren hobekuntza eta kontserbazioan aktiboki parte-hartzea. Argi indarraren, gasoila eta paperen kontsumoak neurtzen dira helburuak finkatzeko.
3 Iradokizunak, kexak eta errekonozimenduak on- line egiteko aukera eskaintzen da. Identifikazioarekin egiten diren IKE guztiek erantzuna izaten dute.
4 Kalitatezko kudeaketa IKKS (Ikastetxeetako Kalitate Kudeaketa Sistema) aginduetara egokitua mantentzea. IKKS 2013 arauari jarraituz Hezkuntza Departamentuaren Ikastetxe Bikaina zertifikazioa lortu da.
5 Familiekin komunikazioa EDUCAn bitartez, Webgunearen edo blogaren bidez eta posta elektronikoz ahalbideratzea. - Kurtso hasieran familia guztiei idatziz bidaltzen zaie Ikastetxearekin komunikatzeko aukera ezberdinekin. - Informazioa posta elektronikoz eskatzen duten familia kopurua handitzen doa
6 Pertsonen formakuntza integralean laguntzea, adimen emozionala landuz, hau da, emozioen kontrola, arreta, entzumen aktiboa, enpatia, asertibitatea, proaktibitatea bultzatuz eta, autonomia eta ekimen pertsonala gaitasuna garatuz. - DBHko tutoretza-planean aurreikusitako jardueren %80, guttienez, burutzea. - Ikastetxean Giza Heziketa lantzen den moduarekin, Familien gogobetesan maila 7 baino handiagoa izatzea
7 Elkarbizitza-plana garatzea, lan-giro egokia lortzeko. Jarrera desegokiengatik (ez etortzeak, kanporaketak , e.a.) ohartarazpenik jaso ez duten ikasleen portzentaia %85 baino handiagoa da.
8 Orientazio eta tutoretza pertsonalizatua eskaintzea Ikasle eta familien gogobetetze-maila 6 baino handiagoa izatea.
9 Taldekatze egokien bidez aniztasunari erantzutea Aniztasun planean sartzen diren ikasleen promozio maila % 75 baino handiagoa izatea
10 Metodologi berritzaileen erabilpena bultzatzea Ikasleen satisfakzio maila irakasleek erakusteko moduarekin 6 baino handiagoa izatea
11 Atzerriko hizkuntzen ikasketa indartzea - NAUHEO programarekin jarraitzen da. - DBHko ikasleen %40 elebidun sailetan matrikulatuta dago.
12 Kurtso guztietan emaitza onak lortzea - DBH 1, 2 eta 3. %90 baino handiagoa. - DBH 4 titulazio maila %90 baino handiagoa - BATXILERGOAN %80 baino handiagoa - 2. Batxilergoan matrikulatutako ikasleen % 60k selektibitatea gainditzen dute. - Kanpoko ebaluazioetan, (PISA, EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA) ikastetxeko emaitzak Nafarroako batezbestekoaren mailan daude.
13 Irakasleen etengabeko formakuntza bermatzea - Irakasleen formakuntzako batezbesteko ordu kopurua 50 ordutik goiti izatea.
14 Ikasleria ebaluatzeko metodo homogeneo eta gardena bermatzea Ikasleen gogobetzea ebaluatuta izan diren moduarekin 6 baino handiagoa izatea

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Zerbitzu gutunaren jarraipena eta kontrola Institutuko Zuzendaritzaren ardura da.

Konpromisoak betetzeko bermeak

Ikastetxeak, etengabeko hobekuntzaren kudeaketa planaren esparruan, konpromisoen betetzearen jarraipena eta kontrol periodikoak egiten ditu.
Helburuak betetzen ez badira, beharrezkoak diren zuzenketa neurriak hartzeko prozedura estandarizatua ezarria du.

Araudia

Gure zentrua eskeintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

Ikastetxean aktiboki parte-hartzea eta hobekuntza proposamenak aurkeztea.
Ikastetxeko jardueren inguruan modu argi, erabilgarri eta fidagarrian informatua izatea.
Gaitasun eta behar desberdinei erantzuten dion ikasketa arreta jasotzea.
Portaera eta ikasketa errendimendua zuzen baloratua izatea.
Informazio eta datu pertsonalak isilpeko informazio bezala tratatzea.

Betebeharrak

Hezkuntza komunitateko kide guztiak eta ikastetxeko instalazioak errespetatzea.
Klasera etortzea.
Ikastetxeak eskaintzen dituen formakuntzarako aukerak era egokian aprobetxatzea.
Ikasketetan saiatzea eta lan ohiturak garatzea.
Beraien seme-alaben ikasketa prozesuan familiak inplikatzea.


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

Iradokizun buzoiaren bidez edo web-gunearen (edo blogaren) bidez aurkezteko aukera, horretarako prestatutako eredua erabiliz.
Bideratzea: zuzendaritza taldeak idatziz erantzunez.
Erantzunarekin desadostasunaren bat balego, Hezkuntzako Zuzendaritza Orokorreko ikuskatze zerbitzuaren bidez.

Parte-hartze bideak

Organu kolegiatuak: Eskola Kontseilua
Bizikidetza Batzordea
Inkestak
Guraso elkartea.
Ikasleen ordezkarien batzordea.

Komunikazio bideak

Zuzendaritza taldea: idatziz edo elkarrizketen bidez.
Irakasle, tutore eta orientazio zerbitzuarekin banakako elkarrizketak.
Ikasketa emaitzak: EDUCA kudeaketa programaren bidez.
Adierazleen emaitzak: Urteko Plan Orokorreko memorian eta web orrian.


Eguneratze data

2019-6-27




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu