Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

• Kalitatezko hezkuntza oinarri izanik, gaitasunak abiapuntu izango dituen metodologia egokia erabiliz eta ikasleen espektatibak kontuan hartuz, eskola arrakasta lortzea; alegia, giza garapen integrala eskuratzea.
• Sektore guztien (hots, ikasleen, irakasleen, gurasoen eta langileen) nahiak betetzeko, adostasunetik abiatuko den inplikazioa eta elkarlana bultzatzea giro egoki batean.
• Garapen profesionalerako langileei etengabeko prestakuntza ahalbidetzea eta langile berriei ikastetxean integratzen laguntzea; baita honek dakarren hobekuntzan aritzeko aukera ematea ere.
• Beste ikastetxeekin eta erakundeekin harremanak bultzatzea eta elkarlana sustatzea, egungo eta etorkizuneko beharren arteko oreka mantenduz eta funtzionamenduaren eraginkortasuna bilatuz ikastetxearen espektatibak asetzeko.
• Gurea euskal irakaskuntza izanik, euskara maila jasoa sustatu eta euskal kultura garatzea kultura aniztasunaren baitan.
• Desberdintasunak bere egiten dituen berdintasunean heztea, era guztietako diskriminazioa gaindituz eta pertsonen hazkunde integrala lortuz.
• Kultura maila handia eta ezagutza zabala eskaintzen duen kalitatezko ikastetxe euskalduna, kultura aniztasunari irekia eta komunikazio hizkuntzatzat euskara duena.
• Ikastetxe hornitua: gaitasunak abiapuntu dituen metodologia, baliabide eta teknologia berriak eguneroko jardueran erabiltzen dituena, berrikuntza pedagogikoei irekia.
• Irakasleriaren formazio eguneratua duena, ikastetxearen beharrei egokitua.
• Nafarroako euskal irakaskuntzan aitzindari, bere kudeaketaren eta emaitzen maila altuagatik erreferente dena.
• Beste ikastetxeekin eta beste erakundeekin harremanak bultzatzen dituena.
• Hezkuntza Komunitatearen kideen arteko errespetuzko tratua eta elkarlanerako giro egokia dituena; gizartean integratua eta eragilea dena.
• Pertsonari buruzko ikuskera globala izango duena, pertsonen garapen integrala sustatuko duena eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko hierarkizazio soziokulturala gaindituko duena.

Balioak

• Ideia, izaera eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonekiko errespetua.
• Hezkuntza komunitateko talde guztien zein pertsona guztien arteko elkarlana.
• Nork bere buruaren ezagupena eta onespena.
• Bizitzan zein eskolan ikasleen jarrera autonomo, kritiko, sortzaile eta dinamikoa.
• Gizartean dauden arazoen inguruan hausnarketa eta horiek konpontzeko solidaritatea.
• Jakin-min intelektuala: zientifikoa, kultural eta artistikoa.
• Puntualtasuna, errespetu adierazle gisa.
• Lanarekiko eta ahaleginarekiko jarrera baikorra.
• Naturarekiko, ingurugiro hurbilarekiko eta instalazioekiko begirunea.
• Alor guztietan, eta nor bere jardunean, etengabeko hobekuntza.
• Sexu-ezberdintasun estereotipaturik gabeko nortasun pertsonalaren errespetua.

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

Kalitatezko hezkuntza euskaraz eta doan; hezkuntza-eskaintza honako hau dugu:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) D (irakaskuntza euskaraz) ereduan. Aniztasunari arreta emateko neurriak lehenengo zikloan eta dibertsifikazio kurrikularra-aniztasuna hirugarren mailan.
• Batxilergoa hiru modalitatetan:
o Zientziak eta Teknologia.
o Giza eta Gizarte Zientziak.
o Arteak: Arte plastikoak, diseinu eta irudia (eskaintza hau duen ikastetxe bakarra Nafarroan).

Planak eta proiektuak

• Metodologia berrikuntza, parte-hartzea eta eraldaketa digitala: 1X1 programa; oinarrizko gaitasunak lantzeko ikas unitate integratuak DBHko 1. mailan (“Eskola jasangarrien Sarea) eta DBHko 3. Mailan (“Elkartasun Eskolen Sarea”); IKKI – Ikasteko kooperatu eta kooperatzen ikasi; CRISS proiketua, Gogoan proiketua.
• Elkartrukeak.
• Bizikidetza plana.
• Tutoretza Plana.
• Hutsaratze eta segurtasun plana.
• Baterako Hezkuntzako plana
• Osasuna Sustatzeko Eskola Sareak jorratzen dituen osasun azturak hedatzeko programa.
• Kalitatearen kudeaketa: IKKS araua “Ikastetxe Bikaina” izendapena.

Instalazioak

• Kirol pistak eta soinketa lekua.
• Liburutegia: irakurtzeko eta maileguak emateko zerbitzua, interneterako sarbidea duten ordenagailuak.
• Gela bereziak: teknologia, plastika, bolumena, marrazketa, informatika, zientzia laborategiak, ikusentzunezkoa, musika gela...
• Erabilera anitzeko aretoa.
• Interneten sartzeko Wi-Fi sarea ikastetxe osoan.
• Proiektoreak eta Monitore interaktiboak geletan; Chromebook-ak maila guztietan.
• Sarbide egokituak eta igogailua ezinduendako.

Oinarrizko zerbitzuak

• Orientazio Departamentua: akademikoa, familiarra eta profesionala.
• Ikasteko zailtasunak dituztenei erantzuteko antolaketa neurriak (hezkuntza indargarria, bikoizketak…) eta irakasle espezialistak.
• Urrutiko Hizkuntza Eskolako titulazioa ikastetxean bertan bideratua hiru hizkuntzatan: euskara, ingelesa eta frantsesa.
• Tutorearen banakako arreta ikasleei zein familiei.
• Gertakizun eta ezetortzeen eguneroko jarraipena; familiari komunikazio puntuala.
• Dokumentazioa bideratzea eta honen kudeaketa: tituluak, baliozkotzeak, ziurtagiriak eta matrikulen lekualdatzea.
• Beka eta ikasketetarako diru laguntzei buruzko informazioa eta bideratzea.
• Ikastetxeko berriemaileen bidezko gazte informazioa.


Konpromiso eta adierazleak

Iturrama institutua etengabeko hobekuntzaren esparruan eskola komunitateari zerbitzu ona eskaintzen ahalegintzen da. Honen inguruan ondoko alorrak bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu, adierazleen jarraipena eta kontrola aldiro egiten dugularik.

  Konpromisoak Adierazleak
1 Bermatutako Kalitate Kudeaketa sistema baten bidez modu eraginkorrean ikastetxea kudeatzea. Nafarroako Gobernuaren “Ikastetxe Bikaina” errekonozimendua mantentzea.
2 Matrikula pertsonalki bideratzea, eraginkortasunez. Ikastetxeko ikasleak: Familia bertaratu gabe matrikula betetzen duen ehunekoa (%100) Ikasle berriak: matrikula pertsonalizatuen (ikaslearen datu akademikoak zein pertsonalak agirian bilduak, bideratzeko data emana) ehunekoa (%100 1.DBHkoei) Bulego digitala: matrikulari dagokion dokumentazioa(aurrematrikula,matrikula, selektibitateko matrikula) web orrian eguneratua (agirien %100 eguneratuak).
3 Iradokizunak, kexak eta zoriontzeak kudeatzea. Aurkeztutako IKZtatik %100i aste beteko epean erantzuna ematea. (5 lanegun) Ikasturtean zehar hobekuntza ekintzaren bat sortu duen IKZ zenbatekoa
4 Familiekin Informazio eta Komunikazioa: Teknologien bidez hartuemanak ahalbidetzea. Interneten bidez eskainitako zerbitzuen zenbatekoa: orientazioa, hezkuntza-eskaintza, programazio laburpenak, kurtsoen zehaztapenak, txangoen egutegia, bitartekaritza, azterketen egutegia eta egutegia. Ikastetxeko web gunean bisiten kopurua. Familiei bidali beharreko agiri eta jakinarazpenen %90 korreo elektronikoz, EDUCA aplikazioaren edo web orriaren bidez.
5 Elkarbizitzari buruzko arauak onartuz, errespetu eta lan-giro egokiaren alde jokatzea. Ikasleen gogobetetze inkestan elkarbizitzari buruzko galderan batez bestekoa (7) Maila guztietan prebentzio neurriak Gorabeheren %40 bitartekaritzaren bitartez bideratzea. Gorabehera, hutsegite eta puntualtasun parterik ez duen ikasleen portzentaia. Disziplina hutsegiteen komunikazioa 48 orduko epean. Irakasleen gogobetetze inkestan elkarbizitzari buruzko galderan batez bestekoa (7)
6 Ikasleei kalitatezko prestakuntza ematea. Hartutako prestakuntzari buruzko ikasleriaren gogobetetze maila. Ikastetxearekin gustura dagoen familien portzentaia.
7 Ikasleriaren ebaluazioan, metodo homogeneo eta gardenaren erabilera bermatzea. Programazio laburpen guztietan kalifikazio irizpideak zehazturik. Departamentuen %100ean kalibrazio plana burutua.
8 Ezagutzaren transmisioan teknologia berrien zentzuzko erabilera bultzatzea. Gela guztietan proiektorea Ordenagailu bakoitzeko ikasle kopurua. Moddle, bloga edo antzeko plataformak erabiltzen dituzten departamentuen %
9 Ikastetxearen beharren arabera, irakasleriaren etengabeko prestakuntza bermatzea. Ikastetxeko langileriak egindako eta ondoren egiaztatutako prestakuntza orduen batez bestekoa. (Gutxienez 40h) Ikastetxeak antolatutako prestakuntza ekintzak burutzen dituzten irakasleen %
10 Maila guztietan ikasketa-emaitza onak lortzea. Ikasleei kalitatezko prestakuntza ematea. 4.DBHko ikasleen %90ek titulazioa lortzea Titulazioa lortu ez dutenen %60ek ikasketekin jarraitzea LB 2. mailako ikasleen %80k titulazioa lortzea Selektibitatean aurkeztutako ikasleen %95ek proba gainditzea Kanpoko ebaluazioetan ISEC irizpidearen arabera Nafarroako batez bestekoa lortzea
11 Hizkuntza agiri ofizialak lortzen laguntzea (NUHEOko frogak prestatu, bideratu eta azterketak ikastetxean egin): Euskara, ingeles eta frantses departamentuak. Aurkeztutakoen artetik gainditu dutenen %koa. • Euskara: B2 %80 / EGA %30 • Frantsesa: %40 • Ingelesa: %40 EOIDNAko titulua duten ikasleen %
12 Norberari egokitutako orientazio eta tutoretza eskaintzea. Kurtsoan zehar egindako tutore-familia elkarrizketa pertsonalen zenbatekoa, etapen araberakoa (DBHn 3 gutxienez).
13 Baliabideak era arduratsuan eta ingurugiroari lotuak erabiltzen bultzatzea. Ikastetxeko jarduera guztietan paper birziklatua soilik erabiltzea. Txirrindula kopurua
14 Irakaskuntza-ikaskuntza gako zerbitzua bermez ematea. Programatutako saioetatik gutxienez %90 ematea. Irakasgai guztietatik gutxienez %90ek unitate didaktiko guztiak ematea.

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Gutunaren Sail arduraduna eta harremanetan jartzeko helbidea:
ITURRAMA BHI ikastetxeko Kalitate Departamentua: iturr.kalitatea@educacion.navarra.es

Konpromisoak betetzeko bermeak

Helburuak ez betetzekotan, ikastetxeak badu dagozkion konponketa ekintzak hartzeko estandarizatutako prozedura.

Araudia

Gure zentrua eskeintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

• Ikastetxeko bizitzan aktiboki parte hartu eta hobekuntza proposamenak egitea.
• Institutuan egiten diren jardueren inguruko informazio argia, erabilgarria eta sinesgarria jasotzea.
• Gaitasun eta beharren araberako hezkuntza bereganatzea.
• Portaeran eta eskola emaitzetan berdintasunez baloratua izatea.
• Datu eta informazioa pertsonalak isilpean gordetzen direla bermatzea.

Betebeharrak

• Hezkuntza komunitateko partaide guztiak errespetatzea.
• Ikastetxeko instalazioak zaintzea.
• Klasera egunero eta garaiz agertzea.
• Institutuak eskaintzen dituen prestakunza aukera guziez baliatzea.
• Ikasketetan ahalegindu eta lan ohiturak garatzea.
• Seme-alaben ikasketetan familien parte hartzea.


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

• Aurkezpena: zuzenean idatziz tutoreari, ikastetxeko iradokizun kutxan darabilgun inprimakiaren bitartez, posta elektronikoa edo Web orriko tresna erabiliz egin daiteke.
• Erantzuna: Zuzendaritza taldeak idatzitako erantzuna posta arruntaren zein elektronikoaren bidez jakinanaraziko zaie.
• Erantzunarekin ados ez izatekotan, Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Zerbitzura jo daiteke.

Parte-hartze bideak

• Kide anitzeko organoak: Eskola Batzordea.
• Batzordeak: eskolaz kanpokoak, ekonomikoa…
• Gogobetetze inkestak.
• Gurasoen elkartea.
• Ikasleen Ordezkarien Batzarra.

Komunikazio bideak

• Eskola komunitateari irekia dagoen zuzendaritza taldea: ahoz nahiz idatziz.
• Tutoreekin, irakasleekin zein orientazio zerbitzuarekin banakako elkarrizketak.
• Informazio akademikoa EDUCA eta ATRIUM kudeaketa programen bitartez.
• Gutunaren adierazleen emaitza:
o Aldiro ikastetxeko web orriaren bidez.
o Institutuko Gurasoen esku-liburuaren bitartez.


Eguneratze data

15/01/2019




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu