Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

- Ikasle eta familiekin komunikazioa indartzea
- Eskualdeko ikastetxe eta gune industrialekin aliantzak sustatzea
- Elkarbizitza eta pertsonekiko errespetua sustatzea
- Lanerako izaera, ahalegina eta hobekuntzarako etengabeko gogoa sustatzea
- Ikasleriaren aniztasunari arreta ipintzea
- Ekimen lehiatsua sustatzea
- Ingurumena zaintzea
- Berrikuntza proiektuetan parte hartzea bultzatzea
- Proiektu solidarioetan esku hartzea sustatzea

Balioak

Gure ikastetxeko jarrera eta ibilbidea gidatzen dituzten printzipioak hurrengoak izango dira:
- Ikastetxea gidatu, dinamizatu eta Hezkuntza-komunitate kideen artean komunikazioa ahalbidetzen duen Zuzendaritza.
- Hezkuntza komunitate osoaren ardura, eginbehar eta arauen betetzeari dagokionez.
- Errespetua, tolerantzia eta berdintasuna eskola elkartekideen artean, bizikidetza baliabide bezala.
- Kontzientzia ekologikoa, ingurumena eta osasunari dagokionez
- Esfortzua eta lanerako gogoa, bakoitzaren hobetze pertsonalerako
- Denen parte-hartzea, ikastetxeko antolakuntza eta funtzionamendu lanetan
- Sentikortasuna eta ulermena, besteen gogo-aldarteari dagokionez

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

* Lanbide Heziketa:
-Erdi-mailako Heziketa Zikloak:
--“ Mekanizazioa”
--“ Hozteko eta Girotzeko Instalazioak”
--“ Administrazio Kudeaketa”
--“Erizaintzako Zainketa Lagungarriak”
--“Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak”
--“Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzea”
--"Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak"
-Goi-mailako Heziketa Zikloak
--“Mekatronika industriala”
--“Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa”
--“Administrazioa eta Finantzak”
--“Web aplikazioen garapena” ON LINE
--"Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapena"
--"Turismo Gidaritza, Informazioa esta Laguntza"

* Oinarrizko Lanbide Heziketa: “Elektrizitatea eta Elektronika” eta “Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa”
* Oinarrizko Lanbide Heziketa Berezia “Administrazio Zerbitzuak”
* Lanerako Prestakuntza

Planak eta proiektuak

- Ikasleengan ikusitako edozein egoera bereziren gaineko familiarentzako berehalako komunikazioa
- Irakurketa zerbitzua eta liburu mailegua
- Europako Programen Kudeaketa (Erasmus +)
- Lan-poltsa
- Elkarbizitza, Tutoretza eta Larrialdi Prebentzioko Planak
- Hezkuntza eskaintza handitzeko eta Ikastetxeko Birkokapen Proiektua
- Kardiobabestutako ikastetxea

Instalazioak

- Balio anitzeko gelak
- Eskainitako zikloentzako gela espezifiko eta teknikoak (tailerrak)
- Ordenagailuak: bi ikasleentzako bana.
- Liburutegia
- Ikus-entzunezko gelak
- Kiroldegi – frontoi estalia
- Kafetegia
- Jendearentzako arreta bulegoa
- Heziketa neurrietarako gela


Konpromiso eta adierazleak

LIZARRAko POLITEKNIKO Ikastegi Bateratuak, bere burua hobetzeko asmoan, hezkuntza komunitaterako kalitatezko zerbitzua eskaintzen saiatzen da. Helburu horiek lortzeko, adierazleen aldizkako kontrola eta segimendua egiten dugu.

  Konpromisoak Adierazleak
1 Ikastetxea modu eraginkorrean kudeatzea BAI ala EZ - Hezkuntza Departamentuko “Ikastetxe Bikaina” aipamena lortu zen 09-10 ikasturtean, urteroko segimendua eta ondorengo berriztatzeak eginez.
2 Ikasleei eta bere familiei adeitsuki hartzea eta ikastaroari buruzko informazio argi eta zehatza ematea Harrerarekiko, ikasleen eta familien %75ko asetze maila (?7)
3 Behar bezalako prestakuntza akademikoa eta profesionala ematea Jasotako prestakuntzarekiko, ikasleen eta familien %70ko asetze maila (?7)
4 Ikasleen ebaluazio metodo homogeneo eta gardena bermatzea Modulo eta irakasgaien %100ean, idatziz informatzen da, ebaluazio eta kalifikazio irizpideei buruz
5 Programatutako edukien %90 ematea Unitate didaktiko desberdinetan emandako edukien %
6 Aurreikusitako orduen %90 ematea Emandako orduen %
7 Emaitza akademiko onak lortzea ELH: %60, GLH: %75 Kurtsoz igarotzen diren ikasleen % (2.Finala)
8 Laneratze datu onak lortzea Ikasleen %75 lanean edo ikasten jarraitzen dute PLZ eta gero
9 Ikaslea, tutoreak emandako laguntzarekin kontent egon dadin lortzea Ikasleen %60 kontent dago jasotako laguntzarekin (?6)
10 Ikasle eta familiei, orientabide pertsonal eta profesionala eskaintzea Eskaera pertsonalen %100 haintzat hartu dira
11 Elkarbizitza eta errespetua bermatzeko giroa erraztea Ikasle eta zentroko lankideen %80 pozik dago ikastetxeko elkarbizitzarekin (?7)
12 Ingurumena zaindu eta hobetzeko ekintzak burutzea BAI ala EZ. Energia eta fotokopiak aurrezteko plana, paperaren birziklapena
13 Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak antolatzea Ikasleen %95ak, gutxienez jarduera batean hartu du parte
14 Praktikak lan zentruetan burutu ahal izateko, erakunde eta enpresekin hitzarmenak sinatzea, PLZ >1 PLZ egiteko, enpresa baino ikasle gehiago
15 Atzerrian praktikak egiteko sustapena Leonardo eta Erasmus proiektuetan esku hartzen duten ikasle eta irakasleen %
16 Irakasleen formakuntza jarraia bermatzea Irakasle bakoitzak, urtean 35 ordu baino gehiagoko formakuntza gainditzea
17 Eskualdeko ikasle eta familiei ikastetxea irekitzea Ikasleen %70 kontent dago ikastetxeko bisitan jasotako informazioarekin (?7)
18 IKT-en bidez, ikasle eta familiekin komunikazioa ahalbidetzea Ikasle eta familien %100-ak, EDUCA-ra (kudeaketa akademikoa) sartzeko pasahitza jasotzen du
19 Zentroan, administrazio-kudeaketak erraztea Ikasle eta familien %60 pozik dago, bulegoko lankideengandik jasotako arretarekin (?6)
20 IKE-ak modu eraginkorrean kudeatzea %100 aste bateko epean tramitatzen dira

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Konpromisoak betetzeko bermeak

- Ikastetxeak, hobekuntza jarraiaren planaren bidez, aldizka bere konpromisoen jarraipena eta kontrola gauzatzen du. Hauek, ikastetxeko web gunean argitaratzen dira.
- Proposatutako helburuak lortu ezean, prozedura estandarizatu bat jarraitzen da, non beharrezkoak diren neurri zuzengarriak hartzen diren

Araudia

Ikastetxean eskainitako Hezkuntza Zerbitzuak erregulatzen dituen araudia, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ondorengo helbide elektronikoan aurki daiteke:
https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/normativafp
https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/profesorado/curriculos-y-normativa/ciclos-formativos


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

- Ikastetxeko bizitzaren parte izatea eta hobetzeko proposamenak aurkeztea
- Zentroko jarduerei buruz, informazioa era argi, erabilgarri eta fidagarrian jasotzea
- Gaitasun eta behar desberdinekin bat datorren hezkuntza arreta jasotzea
- Jarrera eta errendimendu akademikoari dagokionez, ekitate eta zuzentasunez balioetsia izatea
- Datu eta txosten pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzea

Betebeharrak

- Hezkuntza komunitateko kide guztiek, arauak eta instalazioak errespetatzea
- Klase orduetara garaiz eta erregulartasunez joatea
- Zentroak eskaintzen dituen aukerak era egokian aprobetxatzea
- Gogoz ikastea eta lanerako ohiturak garatzea
- Familien inplikazioa bere seme-alaben ikaskuntza prozesuan


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

- Ikastetxean, pertsonalki, bulegoaren ondoko iradokizun postontzian aurkeztuz, zentroko web gunean, e-mail bat bidaliz, estandarizatutako inprimaki baten bidez
- Hauen azterketa eta idatziz emandako erantzuna
- Jasotako erantzunarekin ados egon ezean, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen Zerbitzura jo daiteke

Parte-hartze bideak

- Kontseilu Soziala
- Asetze galdeketak
- Ikasleen Delegatu Batzordea
- Ikastetxeko web gunea (kontaktua)

Komunikazio bideak

- Elkarrizketak, telefono bidez, korreo arruntez, e-mail, sms, ikastetxeko web orria
- Eskola Kudeaketa Programaren bidez (EDUCA)


Eguneratze data

2019ko Azaroaren 25a




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu