Helburuak
. Ikasle autonomoak, autoestima onekoak, kritikoak, sortzaileak, jakin-mina dutenak, formakuntza maila onekoa, harremana orekatua duen ikaslea lortzea.
. Eleaniztasunari balioa ematea: bertako hizkuntzekin batera, atzerriko hizkuntzen erabilera landuz.
. Irakasleen etengabeko formakuntza eskaintzen duena.
. Bizikidetza egokia lortzen duen eskola izatea: bizikidetza maila ona izatea, disziplina arazoei irtenbide egokia emanez.
. Zerbitzu onak (jangela, garraioa,..) eskeintzen duen eskola.
. Gure ikasleen heziketan eragina duten partaideak ( familia, irakasleak, gainerako gizarte eragileak…) guztiekin harremanak izatea eta elkarlan eraginkorra duen eskola lortzea.
. Instalazioak berritzen eta materialaren kudeaketan hobekuntzak ezartzen arduratuko den eskola.
Balioak
. Errespetua: norberaren eta bertzeen ideiak, ezaugarriak eta gaitasunak errespetatzea; honekin batera, natura, ingurugiro hurbila, instalazioak eta ikastetxeko baliabide materialak zaintzea.
. Autonomia: ziurtasuna, norberaren onespena, askatasuna eta erantzunkizuna bermatzea.
. Elkar lana eta partehartze aktiboa: Irakasle, guraso, ikasle eta eskolako beste langileak lan bateratua egiten saiatzen den eskola. Denon iritziak kontutan hartzen eta ekarpenak batzen saiatzen dena.
. Euskara, gure hizkuntza, gure kultura eta ohiturak, hauenganako maitasuna eta errespetua.
. Indarkeriaren gaitzespena eta genero berdintasuna lantzen duen eskola.
Zein zerbitzu eskaintzen dugu?
Hezkuntza eskaintza
D eredua, kalitatezko hezkuntza dohainik.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza: 2 urteko gela, 3 urtetik 12 urte bitarteraino.
Ingelesa, Haur Hezkuntzako 3 urtetik aurrera.
Frantsesa, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera.
Gaztelania, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.
Planak eta proiektuak
Urteko jarduera plana
Hobekuntza plana
Aniztasunari erantzuteko plana: laguntzak, bikoizketak eta indartze saioak
Tutoretza plana
Bizikidetza plana: bizikidetza batzordea
Kalitatea kudeatzeko sistema plana
Integratik
Bide Hezkuntza (Segurtasunezko Eskoletako Sarea)
SHE (Osasun Eskoletako Sarea)
Aneto programa
Ikastetxeko hizkuntza proiektua
Skolae programa
Berrikuntza proiektuak: eTwinning eta Haur Hezkuntzan pentsamendua eraikiz
Instalazioak
Liburutegia
Orientazio gela
Informatika gela
Balio-anitzeko gela
Musika gela
Psikomotrizitate gela
Hizkuntza gelak
Laguntza gelak
Edizio digitaleko gela
Irakasle gela
Jangela
Lehen Hezkuntzako gelak arbela digitalaz hornituak.
Estali eta estali gabeko jolas guneak.
Kirol guneak: gimnasioa, frontoia estalia, saski-baloi pista, balio-anitzeko pista, haur parkea.
Jarduerak
Azoka
Euskararen eguna
Gabonetako Jaialdia
Bide Hezkuntza
Inauterietako jaialdia
Emakumearen eguna
Liburuaren astea
Ipuin, bertso eta komiki lehiaketa
Xorroxin irratia
English week
Azken eguneko jaialdia
Haur Kantarien Topaketa
Txangoak eta kanpaldiak
Oinarrizko zerbitzuak
Goizeko harrera: Haurtzaindegi zerbitzua; goizeko 08:00-etatik 09:00-ak arte
Eskolak kudeatzen duen Jangela zerbitzua egunero; asteazkenak, iraila eta ekaineko egunak Guraso elkarteak kudeatzen du.
Garraioa
Liburutegi zerbitzua: astelehena , astartea, osteguna eta ostirala 16:00-etatik 17:00-ak arte.
Konpromiso eta adierazleak
Irain eskolak kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskaintzen du. Horretarako hurrengo konpromiso eta adierazleak ezartzen ditu.
Konpromisoak | Adierazleak | |
---|---|---|
1 | Ikastetxeak familiei helerazten dien informazioa argia eta eraginkorra izatea | Familien gogobetetze maila eskolarekin duten komunikazioari dagokionez >8 |
2 | 2 urteko haurrek harrera ona izan dezaten, egokitzapen prozesuari buruz informazioa zehatza eta argia eskaintzea. | Familien gogobetetze maila egokitzapen aldiarekin >8 |
3 | Kalitatezko hezkuntza ematea | Familien gogobetetzea jasotako prestakuntzarekin >8 |
4 | Ikasleen banakako garapenaz informazioa ematea. | Ikasturtean zehar guttienez banakako 3 bilera egin. |
5 | Gelako ekintzetan teknologia berrien erabilpena sustatzea | Teknologia berriak erabiltzen dituzten ikasgaien kopurua. |
6 | Ikasleentzat jarduera osagarri erakargarriak , edukiekin lotuak eta ongi antolatuak izatea. | Familien, ikasleen eta irakasleen gogobetetze maila eskolako ekintza osagarriei dagokionez >8 |
7 | Ikastetxean bizikidetza giro ona sustatzea | Familien, ikasleen eta irakasleen gogobetetze maila bizikidetzari dagokionez >7,5 |
8 | Kalitatezko sistema aitortu baten bidez ikastetxea kudeatzea. | IKKS kalitate agiria berritu. |
9 | Modu eraginkor batean, kexa, iradokizun eta adostasunak eta erreklamazioak bideratu. | Epe barnean, erantzundako kexa, iradokizun, adostasun eta erreklamazioen ehunekoa %100 |
10 | Ikastetxeak zerbitzu ezberdin onak eta egokiak eskeintzea: jangela, liburutegia, goizeko harrera. | Familen gogobetetze maila zerbitzu hauei dagokionez>8 |
11 | Hezkuntza Proiektu Berritzaileetan parte hartzea. | Parte hartzen dugun Proiektuen kopurua. |
Zerbitzuen gutuna kudeatzea
Zerbitzu gutunaren jarraipena eta kontrola eskolako zuzendariaren ardura da.
Konpromisoak betetzeko bermeak
Kalitate kudeaketa sistemaren bidez, ikastetxeak konpromisoak betetzearen aldizkako jarraipen eta kontrola egiten du.
Helburuak ez betetzekotan, ikastetxeak badu dagozkion konponketa ekintzak hartzeko estandarizatutako prozedura.
Araudia
Gure zentruak eskeintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa
Zerbitzuaren erabilera arduratsua
Eskubideak
- Ikastetxearen bizitzan aktiboki parte hartzea eta hobekuntzarako proposamenak aurkeztea.
- Ekintzen inguruko informazio, garbia eta erabilgarria jasotzea.
- Gaitasun eta beharren arabera hezkuntza bereganatzea.
- Bizikidetzan eta eskola emaitzetan berdintasunez eta zuzentasunez baloratua izatea.
- Datu eta informazio pertsonalak babestea.
Betebeharrak
- Hezkuntzako komunitateko partaide guztiak errespetatzea, bai eta instalazioak ere.
- Eskolara garaiz etortzea.
- Eskolak eskaintzen dituen hezkuntza ekintzak aprobetxatzea.
- Ikasketetan ahalegintzea eta eta ikasteko-ohituretan trebatzea.
- Familiak bere seme-alaben irakaskuntz-ikaskuntz prozesuaren jabe eta ardura izatea.
Komunikazio mekanismoak
Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak
Eskolan , Iradokizun kaxaren bidez, aurkezteko aukera, horretarako prestatutako eredua erabiliz.
Bideratzea: zuzendaritza taldea bilduta, idatziz erantzunez.
Erantzunarekin desadostasunaren bat balego, Hezkuntzako Zuzendaritza Orokorreko ikuskatze zerbitzuaren bidez.
Parte-hartze bideak
Organu gorena: eskola Kontseilua
Bizikidetza Batzordea.
Urtereko gogogabetze Inkestak.
Guraso elkartea: geletako ordezkariak.
Komunikazio bideak
Zuzendaritza taldea: idatziz edo elkarrizketen bidez.
Irakasle, tutore eta orientazio zerbitzuarekin banakako elkarrizketak.
Ikasketa emaitzak: EDUCA kudeaketa programaren bidez.
Web orrialdea eta Posta Elektronikoa.
Adierazleen emaitzak: Urteko Plan Orokorreko memorian.
Eguneratze data
2018/11/05