Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

Ikaslearen heziketan eragina duten partaide guztien (irakasleak, familia, eskolako langileak, institutu eta gainerako gizarte eragileak) arteko elkarlan eraginkorra sustatzea.
Euskara ardatza izanik, eleaniztasuna bultzatzea.
Zerbitzu onak (jangela, garraioa,..) eskaintzea.
Irakasleriak ikuspegi bateratua izatea: Ikaslea eskolarizatzen denetik eskolatik joaten den arte, ikaslearen heziketa integralaz arduratzea.
Metodologi aktiboa, ikas – irakaskuntza esanguratsua, aniztasuna, elkarrrekiko interakzioa eta etengabeko ebaluazioa bideratzea.
Baliabide pedagogiko berritzaileak eta gaur egun dauden teknologia berriak erabiliz, gizartearen eskakizunei erantzutea.
Instalazioak berritzen eta materialaren kudeaketan hobekuntzak ezartzea.

Balioak

Errespetua: Eskola komunitatea osatzen dugunon aniztasuna positibotzat hartu eta guztien ezaugarriak errespetatzen dituen eskola.
Elkar lana: Irakasle, guraso, ikasle eta eskolako beste langileak lan bateratua egiten saiatzen den eskola. Denon iritziak kontutan hartzen eta ekarpenak batzen saiatzen dena.
Erantzunkizuna: Erakunde bezala planteatuak ditugun helburuak aurrera ateratzeko denon inplikazio eta ardura bultzatzen duen eskola.
Eraginkortasuna: Ditugun giza baliabide, instalazio eta materialekin ahal eta etekin hoberena lortzen saiatzen den eskola.
Baikortasuna: egoerek eta pertsonek dituzten ahalmenetan sinesten duen eskola.

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

Eskola publikoa eta euskalduna, D eredua.
3 urtetik 12 urtera bitarteko ikasleen hezkuntza doakoa eta kalitatezkoa.
Ikaslearen Hezkuntza Integrala (ezagupen maila, autonomia, elkarbizitza, emozio hezkuntza....).
Ingelera Haur Hezkuntzako 2. Mailatik aurrera.
Gaztelania Lehen Hezkuntzako 1.go mailatik aurrera.
Zonaldeko Trantsizio Unitatea.

Planak eta proiektuak

Aniztasun plana: laguntzak, bikoizketak eta bakarkako eta taldekako indartze saioak.
Ikastetxeko kalitatezko kudeaketa sistemaren ezarpena.
Bizikidetza plana: Bizikidetza Araudia, Bizikidetza Batzordea.
Antzerki proiektua 2. eta 6. Mailan lantzea eta ondorioz Mugaz Gainen parte hartzea.
Xiri miri aldizkaria argitaratzea.
Tutoretza plana.
Irakurketa idazketa ikerketa plana.
Liburutegia eta Euskara lan taldeak.
Inguruarekiko konpromisoa: mankomunitateko ekintzak, bide heziketa, fruta eta barazkien kontsumoa.
Bi urtetik behin xorroxin irratian parte hartzea.
Euskararen sustapena eta bertso zaletasuna bultzatzea.
IKTen erabilpena Haur eta Lehen Hezkuntzan.
Bortzirietako bertze eskola publiko eta institutuarekin koordinazioa.

Instalazioak

Gelak: Haur eta Lehen hezkuntzako gelak, liburutegia, informatika gela, ingelerako gelak, Psikomotrizitate gela, Musika gela, Erlijio gela.
Zonaldeko Transizio Unitateko gela.
Kirol guneak: patioa, eskolako frontoia, herriko kiroldegia eta ping-pong gela.
Haur parkea.
Jangela.

Jarduerak

Irteerak:
- Irailean Lizuniagara eskola osoa.
- Irailean Zinemaldira L.H. osoa.
- Urrian Hendaiara bizikletaz 5. eta 6. mailak. Ikasturtean zehar mendi irteerak.
- Mendi irteerak eta bizikleta ibilaldiak 2. zikloan.
- Eguneko irteerak ziklo guztietan (Irun, Iruña, Donostia, Bilbo,...)
- Kanpaldiak ziklo guztietan.
Jarduera osagarriak:
- Batzarrak:3. 4. 5. eta 6. mailak
- Bi urtetik behin igeriketa 3. eta 4. mailetan.
- Herri mailan antolatzen diren lehiaketa desberdinetan parte hartzea.
- Lurraren eguna 5. eta 6. mailak.
- Euskararen eguna.
- Olentzero
- Inauteriak.
- Liburuaren eguna.
- Ikasturte bukaerako jaia.

Oinarrizko zerbitzuak

Hezkuntzarako Laguntza Unitatea.
Jantokia, eskola-egun guztietan.
Garraioa.
Haurtzaindegia, goizeko 08:00etatik 09:10k arte eta asteazken arratsaldetan 13:00etatik 16:00ak arte.


Konpromiso eta adierazleak

  Konpromisoak Adierazleak
1 Eskola Eleanitza izatea euskara, gaztelera eta ingelesa hizkuntzen erabilpena bultzatuz. Hizkuntza ezberdinetan programatutako eta burututako ekintzen kopurua.
2 Kalitatezko hezkuntza ematea. Familien gogobetetzea, ikasleek jasotako prestakuntza akademikoaren mailari dagokionez (>7)
3 Kurtso hasieran planifikazio egokia izatea, ordutegi eta taldeen banaketa orekatuarekin. Familien gogobetetzea ikastetxearen funtzionamenduarekin (>7)
4 Hiru urteko haurrek harrera ona izan dezaten, egokitze prozesua eraginkorra eta familiarekin elkarlana erraztea. Familien gogobetetzea 3 urteko ikasleek izandako harrerarekin (>7).
5 Eskola eta familien artean komunikazio ona izatea. Familien gogobetetzea ikastetxearekin duen komunikazioarekin (>7).
6 Ikastetxean bizikidetza egokia izateko prebentzio ekintzak burutzea. Ikasleen eta familien gogobetetzea ikastetxearen bizikidetzarekin (>7)
7 Ikasleekin emozioen kudeaketarako estrategiak, gatazken ebazpena eta trebetasun sozialak lantzea. Familien gogobetetzea ikasleek jasotako giza prestakuntzarekin (balore eta emozio hezkuntza) (>7)
8 Ikasgaietan Teknologia berrien erabilera bultzatzea. Baliabide gehiago ezartzen joatea eta ondorioz teknologia berrien erabilera bultzatzea. (Urtez urteko horniketa)
9 Aniztasunari erantzutea. Irakasleen gogobetetzea ikastetxearen aniztasunarekin (>7).
10 Maila guztietan emaitza akademiko onak lortzea. Arlo guztiak gainditzen dituzten ikasleen ehunekoa (>%80).
11 Jantoki zerbitzuan arreta ona ematea. Familia eta ikasleen gogobetetzea ikastetxearen jantokiarekin (>7)
12 Garraio zerbitzuan arreta ona ematea. Familia eta ikasleen gogobetetzea ikastetxearen garraioarekin (>7)
13 Erakundeekin elkarlana bultzatzea. Gurekin harremana duten erakundeen kopurua.
14 Modu eraginkor batean kexa, iradokizunak eta erreklamazioak bideratzea. Izandako kexak , iradokizunak eta erreklamazioak epe barnean erantzutea (%100)

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Kalitate kudeaketa sistemaren bidez, ikastetxeak konpromisoak betetzearen aldizkako jarraipen eta kontrola egiten du.

Konpromisoak betetzeko bermeak

Helburuak ez betetzekotan, ikastetxeak badu dagozkion konponketa ekintzak hartzeko estandarizatutako prozedura.
Emaitzak urtero argitaratuko dira eta familiei helaraziko zaizkie.

Araudia

Gure zentrua eskeintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

Ikastetxearen bizitzan aktiboki parte hartzea eta hobekuntzarako proposamenak aurkeztea.
Eskolako ekintzei buruzko informazio garbia eta zehatza jasotzea.
Bakoitzaren behar eta gaitasunen arabera hezkuntza atentzioa jasotzea.
Bizikidetzan eta eskola emaitzetan berdintasunez eta zuzentasunez baloratua izatea.
Datu eta informazio pertsonalak babestea.

Betebeharrak

Hezkuntzako komunitatearen pertsona guztiak eta zentroko instalazio guztiak errespetatzea.
Seme-alabak puntualtasunez eta egunero eskolara eramatea, atzerapenak eta ez-etortzeak justifikatuz.
Ikasteko ohiturak garatzea eta ikasketetan ahalegintzea.
Ikastetxeak eskaintzen dituen prestakuntza eskaintzak aprobetxatzea.
Familiak beren seme-alaben Irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuan ardura hartzea.
Hezkuntza-helburuak lortzeko, irakasleria, ikasleria eta familiek lan koordinatua egitea.


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

Edozein Iradokizun, Kexa, Erreklamazio edo Esker ona izanez gero eskolako web orrian inprimakia eskura egonen da.
Zuzendaritza taldeak idatzitako erantzunaren bidez tramitazioa egingo du .

Parte-hartze bideak

Eskola Kontseilua.
Udaleko ordezkaria.
Guraso Elkartea.
Geletako guraso ordezkariak.
Urteroko gogobetetze inkestak.

Komunikazio bideak

Zuzendaritza taldearekin elkarrizketa zuzenak.
Orientazio zerbitzuarekin elkarrizketa zuzenak.
Irakasleekin tutoretza bilerak.
Ikastetxeko web-orria, posta elektronikoa.
EDUCA gestio programa.
Iragarki taulak.




Eguneratze data

2016ko maiatzak 27




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu