Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Helburuak

-Eguneratutako kalitatezko hezkuntza eta zerbitzua eskaintzea.
-Konpetentzia mailan, goi mailako emaitzak bilatzea eta lortzea.
-Hiru hizkuntzetan trebetasun handiko ikasleak hezitzea.
-Ikasleak gizartean integratuak eta etorkizuneko erronketarako trebatzen duen eskola
-Jendeari irekia eta herrian uztartutako eskola

Balioak

-Ezberdintasunean hezteko balioa
-Arduratsua izatea eta erantzukizunak hartzen jakiteko balioa
-Ahaleginaren eta konstantziaren balioa

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Hezkuntza eskaintza

HAUR HEZKUNTZA
2 urte:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz.
Lehenengo maila:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz eta astean 4 saio ingelesaz.
Bigarren maila:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz eta astean 4 saio ingelesaz.
Hirugarren maila:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz eta astean 4 saio ingelesaz.

LEHEN HEZKUNTZA
Lehenengo maila:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz, astean 5 saio ingelesaz eta 4 saio gaztelaniaz.
Bigarren maila:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz, astean 5 saio ingelesaz eta 4 saio gaztelaniaz.
Hirugarren maila:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz, astean 5 saio ingelesaz eta 4 saio gaztelaniaz.
Laugarren maila:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz, astean 5 saio ingelesaz eta 4 saio gaztelaniaz.
Bostgarren maila:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz, astean 5 saio ingelesaz eta 4 saio gaztelaniaz.
Seigarren maila:
D eredua: Irakaskuntza osoa euskaraz, astean 5 saio ingelesaz eta 4 saio gaztelaniaz.

Balio sozial eta zibikoak edo Erlijioa:
Haur Hezkuntzako lehen mailatik hasita erlijioa hautazko gaia izango da. Haur Hezkuntzan saio bakarra eta Lehen Hezkuntzan astean bi saio. Erlijioa aukeratzen ez dutenek balio sozial eta zibikoak izango dute.

Planak eta proiektuak

- Plan Estrategikoa
- Elkarbizitzarako Plana
- Tutoretza eta orientaziorako Plana
- Aniztasunari aurre egiteko plana
- Irakasleentzako prestakuntza Plana- Metodologi berritzaileak
- Kalitate Kudeatzeko sistema IKKS
- Euskara sustatzeko Plana
- Irakurketa Plana
- Teknologi berrietako Plana
- Irteerak eta ekintza osagarrien Plana
- Sarean lan egiteko sistema
- Egoera sozio kulturala gutxietsietan dauden umeentzako plana
- Hondakin bilketa selektiboa
- Sakanako herri eskola publikoen arteko plana

Instalazioak

Ikasle gela guztiak pizarra digitalekin , Psikomotrizitate gela, Musika gela, Ingelera gela, Laguntzarako 2 gela, Orientatzaile bulegoa, Logopedia bulegoa, Informatika gela, Tutoretzarako gelak, Liburutegia, Plastika gela, Bikoizketarako gela, Balio anitzeko gela, Frontoia, 2 urteko gela, lo egiteko gela, Antzerki gela, Arkitektura -oztopo gabeko ikastetxea.

Jarduerak

- Ate irekien eguna
- Igeriketa ikastaroa
- Bertsolaritza
- Haur hezkuntzako gosari osasungarria: fruta eta esne kanpaina.
- Euskara sustatzeko jarduerak: -. Katix eta Basatalo proiektuak, -. "Euskara mintza" atsedenaldietan, -. Euskal aste kulturala, -. Korrrika,
- Jaiak: -. Olentzero, -. Santa Ageda, -. Iyoteak, -. Kurtso bukaerako festa
- Irteerak: -. Beheko basoa, -. Ski kanpaina, -. English week, -. Herri kirol topaketa
- Lehiaketak: -. Maria Markotegi, -. Elkar, -. Kiroltasun kanpaina
- Liburu eguna
- Egoera gutxietsietan dauden familien laguntza akademikoa eta aisialdikoa antolaketa, Udalak eta Mankomunitateak emandako laguntzarekin.

Oinarrizko zerbitzuak

Garraioa:
Bi zerbitzu ezberdin daude:
1. Bus: Arruazu- - Lixarrengo -Arbizu - Lizarraga- Bakaiku.
2. Taxia: Dorrao- Unanu.

Jantokia:
Eskualdeko eskola bat denez Nafar Gobernuaren eskuetan gelditzen da zerbitzu hau.
2009-10 ikasturtean, Kontseilu eskolarrak José Irigoyen entrepresak hartzea erabaki zuen. Janaria eskolan bertan prestatzen da.
Bi txandatan bazkaltzen dugu :
-1.Txanda: Haur Hezkuntza. eta L.H.ko 1. eta 2. mailako ikasleak
-2.Txanda: L.H.ko 3. 4. 5.eta 6. mailako ikasleak

Goizeko gela:
Guraso Elkarteak antolatutako zerbitzua, goizeko 07:30etik, 09:30era.

Guraso Elkarteak antolatutako ekintza osagarriak:
Eskolako Apymak jarduera osagarri batzuk antolatzen ditu: margolaritza, informatika, zunba, buruari eragin eta irristaketa.


Konpromiso eta adierazleak

San Donato ikastetxeak kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskaintzen du etengabeko hobekuntza sistema baten barnean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua giltzarria izanik. Horretarako hurrengo konpromiso eta adierazleak ezartzen ditu.

  Konpromisoak Adierazleak
1 Kalitatezko hezkuntza ematea. Familiak, langileak eta ikasleen gogobetetze inkestetan Ikastetxeari dagokionez, >7 ateratzea.
2 Ikasleen konpetentzia maila ona izatea; emaitza akademiko onak izatea. Familiak eta ikasleen gogobetetze inkestetan prestakuntza akademikoari dagokionez, >7 ateratzea.
3 Eskolako kudeaketan etengabeko hobekuntza bermatzea IKKS agiria: "Kalitatearekiko konpromezua" aitorpena indarrean izatea.
4 Ikastetxean bizikidetza giro ona sustatzea. Familiak, langileak eta ikasleen gogobetetze inkestetan bizikidetzari dagokionez, >7 ateratzea.
5 Metodologia berriei egokitzea Familiak, langileak eta ikasleen gogobetetze inkestetan metodologiari dagokionez, >7 ateratzea.
6 Aniztasunari erantzuna bermatzea. Bideratuta dauden deribazio eskaeren portzentajea %9Ora iristea
7 Ikastetxeak eskaintzen dituen ekintza osagarriak erakargarriak eta hezitzaileak izatea. Familiak eta ikasleen gogobetetze inkestetan ekintza osagarriei dagokionez, >7 ateratzea.
8 Aste baten buruan kexa, iradokizun edota erreklamazioari erantzuna ematea. Aste baten buruan kexa, iradokizun edota erreklamazio guztiei erantzuna ematea.
9 Eskolako beharrei zuzendutako irakasleen prestakuntza bideratzea. Langileen gogobetetze inkestetan Ikastetxeko prestakuntza instituzionalari dagokionez, >7 ateratzea.
10 Tutoreek arreta ona ematea. Familiak eta ikasleen gogobetetze inkestetan irakasleek emandako tratuari dagokionez, >7 ateratzea.
11 Familiei harreman atsegin, azkar eta eraginkorra ematea. Familien gogobetetze inkestan ikastetxearekiko komunikazioari dagokionez, >7 ateratzea.
12 Jantokiko zerbitzuaren antolaketa egokia ematea. Familiak eta ikasleen gogobetetze inkestetan jantokiko zerbitzuaren antolaketari dagokionez, >7 ateratzea.
13 Irakasle berrien harrera ona izatea. Irakasle berriei egindako harrerari buruzko inkestan ateratako emaitzen batez bestekoa >3 izatea.
14 Ikasgelako jardueretan Teknologia Berriak erabiltzea. Teknologi Berrien programazioa maila guztietan burututako ekintzen %7O baino gehiago izatea.

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Kalitate kudeaketa sistemaren bidez, ikastetxeak konpromisoak betetzearen aldizkako jarraipen eta kontrola egiten du.

Konpromisoak betetzeko bermeak

Helburuak ez betetzekotan, ikastetxeak badu dagozkion konponketa ekintzak hartzeko estandarizatutako prozedura.

Araudia

Gure zentrua eskeintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

- Ikastetxearen bizitzan aktiboki parte hartzea eta hobekuntzarako proposamenak aurkeztea.
- Eskolako ekintzei buruzko informazio garbia eta zehatza jasotzea.
- Bakoitzaren beharrak eta gaitasunen arabera hezkuntza atentzioa jasotzea.
- Bizikidetzan eta Eskola emaitzetan berdintasunez eta zuzentasunez baloratua izatea.
- Datu eta informazio pertsonalak babestuak izatea.
- Ikas-irakas prozesua giro lasai batean garatzea.

Betebeharrak

- Hezkuntzako komunitatearen pertsona guztiak eta zentroko instalazio guztiak errespetatzea.
- Seme-alabak puntualtasunez eta egunero eskolara eramatea, atzerapenak eta ez-etortzeak justifikatuz.
- Ikastetxeak eskaintzen dituen heziketa ekintzak aprobetxatzea.
- Ikasteko ohitura garatzea eta ikasketetan ahalegintzea.
- Familiak beren seme-alaben Ikas-irakaskuntzaren prozesuaz arduratzea.
- Hezkuntza-helburuak lortzeko, irakasleria, ikasleria eta familiek lan koordinatua egitea.


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

- Iradokizun, kexak eta erreklamazioen postontzian utziz.
- Ikastetxeko web-orriaren bidez bete eta postaz eskolara bidaliz.
- Zuzendaritza taldeak egindako idatzizko erantzunaren bitartez.

Parte-hartze bideak

- Eskola Kontseilua : bizikidetza, ekonomia eta doakotasun batzordeak
- Guraso Elkartea
- Gogobetetze galde-sortak
- Obrak eta mantendurako guraso batzordea

Komunikazio bideak

- Zuzendaritza taldearekin elkarrizketa zuzenak
- Orientazio zerbitzuarekin elkarrizketa zuzenak
- Irakasleekin tutoretza bilerak
- EDUCA gestio programa
- Euskarri informatikoa: Ikastetxeko web orria eta posta elektronikoa.


Eguneratze data

2019ko azaroaren 15ean




Nafarroako ikastetxeen kalitate sare bateko kideak gara. Gure kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu