Helburuak
• Ikastetxe eleanitza eta euskal kulturaren aldekoa izatea. Bestalde, eta komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza euskara izanda, beste hizkuntzak irakaste-ikaste funtzionaltasunean oinarritzea.
• Aniztasuna kontuan hartuta eta ikasleen prestakuntza osorako Curriculum koherentea izanik, eskola jardueretan hezten ari diren ikasleen eginahala, sormena eta gozamena kontuan hartzea eta eskola komunitateko kideen artean harreman onak eta gardenak izatea.
• Pedagogia eta teknologia berriztapenetan murgilduta izatea eta ingurunea ezagutzeko, errespetatzeko, eta zaintzeko konpromisoa hartzea.
Balioak
• Konpromisoa pedagogia berritzaile eta metodologia aktiboekin.
• Gurasoen partaidetza aktiboa.
• Elkarlana.
• Koherentzia.
• Aniztasuna balioestea.
• Osoko prestakuntza.
• Giro lasaia eta harreman adiskidetsua.
Zein zerbitzu eskaintzen dugu?
Hezkuntza eskaintza
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA D EREDUAN
• Euskara hizkuntza murgiltze prozesuaren bidez lehenengo egunetik
• Ingelesa hizkuntza
• Gaztelania hizkuntza
• Aniztasunarekiko ardura, erantzunkizuna eta hezkidetza.
Planak eta proiektuak
• Pedagogia aktiboak: giroak eta proiektuetan oinarritutako ikasketa
• Tutoretza plana
• Irakasleen formaziorako Plana
• Aniztasuna plana
• Bizikidetza plana
• Irakurketa plana
• Liburutegi proiektua
• IKT proiektua
• Musika proiektua
• Eskolako hiri baratza
• Bertsolaritza
Instalazioak
• Informatika gela
• Ordenagailuak gelatan
• 2. eta 3. zikloko gela guztietan arbela digital interaktiboak
• Musika eta Psikomotrizitate gelak
• Plastika gela
• Laguntza eta logopedia gelak
• Irrati gela
• HHrako lokuluxka gelak
• Liburutegia
• Hiri baratza
• Familientzako gela
• Kiroldegia, trinketea
• Sarbide egokituak eta igogailua mugikortasun gutxiko pertsonentzat
• Kanpoko eta barruko megafonia sistema
• Jantokia
• Jolas parkea
Oinarrizko zerbitzuak
• Hezkuntza Laguntza Unitatea:
- Orientazioa
- Logopedia
- Pedagogia Terapeutika
• Tutoreen banakako arreta ikasleei eta familiei
• Jarduera osagarriak (English week, aste txuria, kanpaldiak...)
• Eskolaz kanpoko jarduerak (kirolak, mekanografia, xakea, ingelesa, musika, dantzak...)
• Idazkaritza: matrikulazioak, bekak, ziurtagiriak …
• Ikastetxeko Webgunea
• Jantoki zerbitzua
• Haurtzaindegi zerbitzua
Konpromiso eta adierazleak
Mendigoiti ikastetxeak kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskaintzen du etengabeko hobekuntza sistema baten barnean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua giltzarria izanik. Horretarako hurrengo konpromiso eta adierazleak ezartzen ditu.
Konpromisoak | Adierazleak | |
---|---|---|
1 | Eskola Eleanitza izatea euskara, gaztelera eta ingelesa hizkuntzen erabilpena bultzatuz. | Hizkuntza ezberdinetan programatutako eta burututako ekintzen kopurua. Euskeraz (>%70) Besteak (>%20) |
2 | Kalitatezko hezkuntza ematea. | Familien gogobetetzea, ikasleek jasotako prestakuntza akademikoaren mailari dagokionez (>7) |
3 | Emaitza akademikoak ahalik eta hoberenak izatea. | Arlo guztiak gaindituta promozionatzen duten ikaslegoaren ehunekoa(>%90) |
4 | Norberaren hezkuntza beharrak kontutan hartuz, erritmo eta egoera ezberdinak errespetatuz hezi. | Urteko aniztasun planaren betetze maila (>%90) |
5 | Hezkuntza proiektu berritzaileetan parte hartzea. | Parte hartzen dugun proiektuen kopurua (>2) |
6 | Gaitasunak garatzeko metodologia aktiboak bultzatzea. | Ikastetxean proiektuetan oinarritzen diren jarduera kopurua(>2 maila eta ikasturte bakoitzeko) |
7 | Irakasleriaren prestakuntza eta berrikuntza. | Ikastetxean antolatutako ikastaroetan parte hartzen duen irakasleen ehunekoa(>%90) |
8 | Curriculumean inklusio digitala bultzatzea. | Hirugarren zikloan, IKT bitartez lan egiten den ikastorduen ehunekoa (>%20) |
9 | Erakundeekin elkarlana bultzatzea. | Gurekin harremana duten erakundeekin urtean izandako bileren kopurua (> 1) |
10 | Ikastetxean bizikidetza egokia izateko prebentzio ekintzak burutzea. | Familien gogobetetzea ikastetxearen bizikidetzarekin (>7) |
11 | Ikasleekin emozioen kudeaketarako estrategiak, gatazken ebazpena eta trebetasun sozialak lantzea. | Familien asebetetzea ikasleek jasotako giza prestakuntzarekin (>7) |
12 | Ikasturteko planifikazio egokia izatea. | Familien asebetetzea ikastetxearen funtzionamenduarekin (>7) |
13 | Curriculuma osatzeko jarduera osagarri erakargarriak, eleanitzak eta hezigarriak eskaini eta burutzea. | Familien eta ikasleen asebetetzea ikastetxeak antolatutako jarduera osagarriekin (>7,5) |
14 | Hiru urteko haurrek harrera ona izan dezaten, norberaren erritmoa errespetatzen duen prozesu eraginkorra izatea eta familiarekin elkarlana erraztea. | Familien asebetetzea 3 urteko ikasleek izandako harrerarekin (>7,5) |
15 | Familiei beren seme-alaben garapenari buruz informatzea. | Familien asebetetzea tutoreengandik jasotako laguntzarekin (>7) |
16 | Modu eraginkor batean kexa, iradokizunak eta erreklamazioak bideratzea. | Epe barne erantzundako kexa , iradokizunak eta erreklamazioen ehunekoa (>%90) |
Zerbitzuen gutuna kudeatzea
• Kalitate kudeaketa sistemaren bidez, ikastetxeak konpromisoak betetzearen aldizkako jarraipen eta kontrola egiten du.
Konpromisoak betetzeko bermeak
• Helburuak ez betetzekotan, ikastetxeak badu dagozkion konponketa ekintzak hartzeko estandarizatutako prozedura.
• Emaitzak urtero ikasturteko oroitidazkian islatuko dira eta familiei jakinaraziko zaizkie.
Araudia
Gure zentroak eskeintzen dituen irakaskuntzen arautegi erregulatzailea Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko web orrian dago:
http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/curriculos-y-normativa
Zerbitzuaren erabilera arduratsua
Eskubideak
• Ikastetxeko bizitzan aktiboki parte hartzea eta hobekuntzarako proposamenak aurkeztea.
• Ikastetxeko ekintzei buruz garbi eta zuzen informatua izatea.
• Norberaren beharrak eta gaitasunen arabera hezkuntza atenzioa jasotzea.
• Portaera eta ahaleginetan baloratua izatea.
• Datu pertsonalak babestea.
Betebeharrak
• Hezkuntza komunitatearen partaide guztiak eta zentroko instalazio guztiak errespetatzea.
• Egunero garaiz eskolara etortzea.
• Ikastetxeak eskaintzen dituen heziketa ekintzak aprobetxatzea.
• Ikasteko ohitura garatzea eta ikasketetan ahalegintzea.
• Familiak beren seme-alaben irakatsi eta ikasteko prozesuaz arduratzea.
• Seme-alabak puntualtasunez eta egunero eskolara eramatea, atzerapenak eta ez-etortzeak justifikatuz.
• Hezkuntza-helburuak lortzeko, irakasleria, ikasleria eta familiek lan koordinatua egitea.
Komunikazio mekanismoak
Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak
• Eskolan iradokizuna postontzi bitartez.
• Eskolako Web orriaren bitartez.
• Zuzendaritza taldeak egindako idatzizko erantzunaren bitartez.
Parte-hartze bideak
• Eskola Kontseilua.
• Guraso elkartea (jantoki eta haurzaindegi batzordea, eskolaz kanpoko jarduerak...)
• Geletako eledunak.
• Urteroko gogobetetze inkestak.
Komunikazio bideak
• Irakasleria, Orientazio Departamendua eta Zuzendaritza taldekoekin elkarrizketak.
• Euskarri informatikoa: EDUCA, web orria eta posta elektronikoa.
• Iragarki taulak
Eguneratze data
2016-05-11